Ria Formosa aintzira

Ria Formosa aintzira Portugal hegoaldean dagoen Algarbe eskualdeko aintzira ezaguna da, Faro, Tavira eta Olhão hirien artean dagoena.

Ria Formosa aintzira
Motaitsasertzeko urmael
Geografia
Map
Koordenatuak36°59′N 7°55′W / 36.98°N 7.92°W / 36.98; -7.92
Honen parte daCádizko golkoa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaFaro
Babestutako-eremuaParque Natural da Ria Formosa (en) Itzuli
Ur-gorputzaIpar Ozeano Atlantikoa
Hidrografia
Betebidea

Natura

Sei uhartek ostazen dute Ria Formosa aintzira, bost naturalak dira (Armona, Barreta, Culatra, Faro eta Tavira) eta seigarrena gizakiak egindakoa Faroko kairako sarrera errazagoa izateko. Honetarako injeniaritza lanak 1927an hasi eta 1952an bukatu zituzten.

Ria Formosako hondartzak oso ezagunak dira, inguruko klima epela dela eta, Vale do Lobo, Cabanas de Tavira edo Barril besteak beste.

Natura parkea

1987an Natura parkea izendatu zuten. 170 km²-ko azalera hartzen du eta Europa eta Afrika arteko bidea egiten duten ehundaka hegazti migratzailek pausalekua aurkitzen dute bertan.

Iruditegia


Kanpo estekak