Robert Laxalt

Robert Laxalt (Alturas, Kalifornia, AEB, 1923ko irailaren 25a - Reno, Nevada, AEB, 2001eko martxoaren 23a) euskal jatorriko estatubatuar idazlea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiaren aholkulari izan zen euskal kulturaren alorrean. Eusko Ikaskuntzaren programa bultzatu zuen Nevada Renoko Unibertsitatean. University of Nevada Press sortu zuen, eta 1964tik aurrera idatzi zituen liburuetatik gehienak bertan argitaratu zituen.

Robert Laxalt
Bizitza
JaiotzaAlturas (Kalifornia)1923ko irailaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaeusko-estatubatuarra
HeriotzaReno2001eko martxoaren 23a (77 urte)
Hobiratze lekuaCarson City
Familia
AmaTherése Alpetche Laxalt
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNevadako Unibertsitatea Renon 1947) Artean graduatu
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nevadako Unibertsitatea Renon  (1954 -  1973)
Jasotako sariak

Find a Grave: 105620591 Edit the value on Wikidata

Sweet Promised Land (1957), Laxalten lehendabiziko liburua (eta ezagunena), bere aita Dominiqueren historian oinarritzen da. Dominique euskalduna zen, eta Nevadara emigratu zuen gaztetan. Han 47 urtez artzain aritu zen, eta ondoren bere sorterrira itzuli zen. Liburuak oso harrera ona izan zuen Nevadan eta inguruko estatuetan, eta euskal jai asko sortzea ekarri zuen.

Roberten anaia, Paul Laxalt, politikaria zen, 1967 eta 1971 artean Nevadako gobernatzaile eta 1974tik 1987ra Estatu Batuetako senatari izandakoa.

Monique alaba idazlea da, eta 1993an The Deep Blue Memory liburua, Estatu Batuetako euskal herritar artzainen giroan oinarritua, argitaratu zuen.

Lanak

  • The Violent Land: Tales the Old Timers Tell (1950)
  • Sweet Promised Land (1957)
  • A Man in the Wheatfield (1964). Amerikako Liburutegien Elkarteak Ameriketako urte horretako fikziozko 6 liburu onenen artean sartu zuten.
  • Nevada (1971)
  • In a Hundred Graves: A Basque Portrait, (1972)
  • Nevada: A Bicentennial History, (1977)
  • A Cup of Tea in Pamplona, (1985). 1985eko Pulitzer Sarirako proposatua, fikziozko kategorian. Kafea hartzea Iruñean bezala euskaratuta, 1986an.
  • A Basque Hotel (1989). Pulitzer Sarirako proposatua.
  • A Time We Knew: Images of Yesterday in the Basque Homeland, (1990)
  • The Child of the Holy Ghost (1992)
  • A Lean Year and Other Stories (16 istorio labur), (1994)
  • The Governor's Mansion (1994)
  • Dust Devils (1997)
  • A Private War: An American Code Officer in the Belgian Congo, (1998)
  • The Land of My Fathers: A Son's Return to the Basque Country, (1999)
  • Time of the Rabies, (2000)
  • Travels With My Royal: A Memoir of the Writing Life, (2001eko maiatza)

Kanpo estekak