Roberto Ferruzzi

Roberto Ferruzzi (Šibenik, Dalmazia[1], 1853ko abenduaren 16aVenezia, Italia, 1934ko otsailaren 16a) italiar margolaria izan zen.Munduan ezaguna da haren La Madonnina (Andre Mariatxoa) margolana.

Roberto Ferruzzi

Bizitza
JaiotzaŠibenik1853ko abenduaren 16a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1934ko otsailaren 16a)
HeriotzaTorreglia1934ko otsailaren 16a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak

Bizitza

Šibenik hirian jaio zen, Dalmazian, 1853an. Italiar gurasoak zituen. Lau urte zituela, Veneziara aldatu zen, ikasteko. Aita —abokatu ospetsua— hil ondoren, Dalmaziara itzuli zen, eta han bizi izan zen 14 urte bete arte, ikasketa klasikoak egiten eta margolaritza ikasten, bere kasa. Luvigliano herrira (Torreglia, Padua, Italia) aldatu zen, eta han sortu zituen bere lanik nabarmenenak, Madonnina ospetsua barne.

1934an hil zen, eta bere emazte Ester Sorgatoren eta alaba Mariskaren ondoan ehortzi zuten, Luviglianoko hilerri txikian.

Madonnina

1897an Ferruzzik Veneziako Bienalaren bigarren edizioan parte hartu zuen, amatasuna irudikatu nahi zuen lan batekin. Aparteko adierazpen gozoari esker, margolanak sekulako arrakasta izan zuen, eta Amatasuna jatorrizko izenaren ordez Madonnina jarri zitzaion. Margolana beste izen batzuekin ere ezaguna da: Haurrarekiko Madonna, Andre Maria Atsedenekoa, Andre Maria Bideetakoa,[2] Andre Maria Samurtasunekoa, Madonnella eta Zingarella.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Ferruzzi


Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.