Rodrigo Sorogoyen

zinema zuzendari espaniarra

Rodrigo Sorogoyen del Amo (Madril, 1981eko irailaren 16a) espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea da.

Rodrigo Sorogoyen

Bizitza
JaiotzaMadril1981eko irailaren 16a (42 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSchool of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm2507695 Allocine: 223335 Allmovie: p579916 Edit the value on Wikidata

Biografia

Madrilen jaio zen, 1981eko irailaren 16an. Rodrigo Sorogoyen del Amo Antonio del Amo zinema-zuzendariaren biloba da.[1] Historian lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 2001ean, Gidoi Zinematografikoen ikasketak egin zituen Madrilgo Septima Ars Zinema Eskolan. 2004an, Madrilgo Erkidegoko Zinematografia Eskolan (ECAM) matrikulatu zen, eta fikziozko gidoilari gisa hasi zen bere lehen lanetan.[2]

Hastapenak

2008an 8 citas filma zuzendu zuen, Peris Romanorekin elkarlanean. Madrilen grabatutako zinta hori komedia erromantikoa da, zortzi istoriotan oinarritua. Fernando Tejero, Belén Rueda, Verónica Echegui, Jordi Vilches, Raúl Arévalo, Ana Wagener, Miguel Ángel Solá eta Arturo Valls aktoreen lana nabarmentzen da filmean. Malagako Zinemaldian aurkeztu zuten, eta harrera ona izan zuen. 2010ean, ECAMeko hiru kiderekin batera, Caballo Films produkzio-etxea sortu zuen.[3]

Rodrigo Sorogoienek hogei telefilm zuzendu ditu zenbait telesailetarako: Impares (2008), La pecera de Eva (Evaren arrainontzia) (2010), Vida loca (2011) eta Frágiles (2013) .

Zuzendaria

Rodrigo Sorogoyen, Medina del Campoko 30. Zinema Astean
Sorogoyen, Goya sarietan (2017)

2013an estreinatu zen Stockholm, Isabel Peña eta Sorogoienen gidoiarekin. Benetako istorioa da, asmo hipererrealista duena. Mikromezenasgoaren bidez finantzatua, zintak 60.000 euroko aurrekontua izan zuen.[4][5] Aura Garrido eta Javier Pereira dira zintaren protagonistak, eta hiru sari (Zilarrezko Biznagak) irabazi zituen Malagako Zinemaldian. Gainera, aipamen berezia jaso zuen, film onenaren Signis saria eta film onenaren Gazte Epaimahaiaren saria ere. Sorogoienek zuzendari onenaren saria eta gidoi berri onenaren saria jaso zituen, Isabel Peña gidoilariarekin batera. Javier Pereira protagonistetako batek aktore ezagun onenaren Goya saria jaso zuen.[3]

Que Dios nos perdone (2016) filmak, Isabel Peña eta Sorogoienen gidoiarekin, Antonio de la Torre, Roberto Álamo eta Javier Pereira aktoreak izan zituen.[6][7]

2019ko urtarrilean, Espainiako ustelkeriaren aurkako El reino (Erreinua) filmarekin irabazi zuen Feroz 2019 sariak. Aukerak zituen 10 estatuatxo lortzeko, eta bost lortu zituen filmak: film dramatiko onena, zuzendari onena, aktore protagonista onena (Antonio de la Torre), aktore onena (Luis Zahera) eta gidoi onena Isabel Peñarekin.[8]

2019ko Goya sarietan, zuzendari onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren saria irabazi zituen —Isabel-kin— El reino (2018) filmarengatik.

Filmografia

Zinema

Telesailak eta telefilmak

  • 2008-2010 Impares (43 ataleko telesaila
-2.33 atala (2010)
-2.32 atala (2010)
-2.31 atala (2010)
-2.30 atala (2010)
-2.29 atala (2010)
  • 2010-2011 La pecera de Eva (221 ataleko telesaila)
-4.39 atala (2011)
-4.37 atala (2011)
-4.52 atala (2011)
-4.51 atala (2011)
-4.50 atala (2011)
  • 2010-2011 Impares Premium (10 ataleko TB Seriea)
-1.10 atala (2011)
-1.9 atala (2010)
-1.8 atala (2010)
-1.7 atala (2010)
-1.6 atala (2010)
-La madre que te parió (2011)
-Itoginak paradisuan (2011)
-Amonak erretzen badu (2011)
-Lehengusua egiten (2011)
-Bingoa dantzatu dute (2011)
  • 2013 Frágiles (13 ataleko telesaila)
-Ezeren beldurrik gabe (2013)
-Estralurtarra (2013)
-Mirakulua (2013)
-Harrapatutako kirolaria (2013)
-Aspaldiko lagunak (2013)
  • 2014 El iluso (laburra)
  • 2015 Rabia (atal bakarreko telesaila)
Ehiza (2015)
  • 2020 En casa (Etxean, atal bakarreko telesaila)

Sariak eta izendapenak

Oscar Sariak
UrteaKategoriaLan izendatuaEmaitzaErref.:
2019Fikziozko film laburrik onenaMadreProposatua[9]
Goya sariak
UrteaKategoriaLan izendatuaEmaitzaErref.
2014Zuzendari berri onenaStockholmProposatua[10]
2017Zuzendari onenaQue dios nos perdoneProposatua[11]
Gidoi originalik onena.Proposatua
2018Fikziozko film laburrik onenaMadreIrabazlea[12]
2019Zuzendari onenaEl reinoIrabazlea[13]
Gidoi originalik onena.Irabazlea
2023Film onenaAs bestasIrabazlea
Gidoi originalik onena.Irabazlea
Zuzendari onenaIrabazlea
Donostiako Zinemaldia
UrteaKategoriaLan izendatuaEmaitzaErref.:
2016Epaimahaiaren saria, gidoi onenarentzatQue Dios nos perdoneIrabazlea[14]
Feroz sariak
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2014Gidoi onenaStockholmProposatua
2019Gidoi onenaEl reinoIrabazlea
Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[15][16][17][18]
UrteaKategoriaFilmaEmaitza
2013Gidoi original onenaStockholmProposatua
2018Gidoi original onenaEl reinoIrabazlea
2019Gidoi egokitu onenaMadreProposatua
2022Gidoi original onenaAs bestasIrabazlea
Beste sari batzuk
  • Gidoi Nobel Onenaren Malagako Zinemaldian: Stockholm

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak