Rodrigues

Rodrigues (frantsesez: Île Rodrigues, ʁɔdʁiɡ ahoskatua; kreolez: Rodrig) Indiako ozeanoko uharte bat da, 2001az geroztik Maurizioko Errepublikako zati erdi autonomoa dena. Izena Diogo Rodrigues esploratzaile portugaldarrarengandik datorkio.

Rodrigues
Datu orokorrak
Motaadministrative territorial entity of Mauritius (en) Itzuli eta lehen mailako herrialde azpibanaketa
Luzera19 km
Zabalera9 km
Azalera109 km²
Geografia
Map
Koordenatuak19°43′S 63°25′E / 19.72°S 63.42°E / -19.72; 63.42
Honen parte daMaskareinak
Errepublika parlamentarioa Maurizio
Ur-gorputzaIndiako ozeanoa

37.922 biztanle ditu (2011), 14 herritan. Tokiko hizkuntza frantses kreolea da. Hiriburua Port Mathurin da.Ekonomia arrantzan nekazaritzan eta turismoan oinarrituta dago.

Geografia

Rodrigues 1,5 miloi urteko uhartea da, sumendizko ‘Maskareinar ordokia’ren gainean jaioa. Maurizioko ekialdetik 560 kilometrora dago, hegoaldeko 19°40/19°46 paraleloetan eta ekialdeko 63°20/63°30 meridianoetan.

Zabaleraz, 108 km² ditu. Uharte menditsua da eta punturik altuena (398 m) Mountain Limon dago. Koralezko uharriak inguruan ditu, 18 uhartetxotan.

Klima

Bi urtaro daude: aro hezea (urtarriletik martxora arte, batez ere, 25,9 °C inguru eta zikloien arrisku handiarekin) eta aro lehorra (abuztutik urria arte, 22,3 °C gradurekin).


    Datu klimatikoak (Rodrigues)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)33.934.033.933.030.930.930.431.230.730.930.933.134.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)29.229.329.428.727.526.025.024.825.426.327.428.727.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)23.623.823.723.021.620.119.118.819.320.121.322.821.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)18.419.819.018.418.116.514.515.215.816.517.219.214.5
Pilatutako prezipitazioa (mm)150.0184.7131.2117.078.377.680.859.443.840.770.071.01104.5
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm)12131313121315139878136
Eguzki orduak275.9240.1257.3243.0244.9219.0232.5244.9237.0275.9273.0285.23028.7
Hezetasuna (%)79818079757475747474767776
Iturria: Mauritius Meteorological Services[1]

Biodibertsitatea

Uharte isolatua izanik, zenbait espezie endemiko zituen Rodriguesek, baina XVII. mendetik batzuk galdu dira. Babesgune batzuk daude orain: Grande Montagne (14 ha), Anse Quitor (10 ha) eta bi uhartetxo: Île aux Sables (8 ha) eta Île aux Cocos (14,4 ha).

Historia

Beste nabigatzaileez gain, portugaldarrak heldu ziren XVI. mendeko hasieran eta Rodrigues izena eman zioten

XVII. mendean holandarrek eta frantsesek uhartean finkatzeko saiakerak egin zituzten baina, azkenean, uhartea frantziarren esku geratu zen. Haiek mendebaldeko uhartetatik esklaboak ekarri zituzten beren plantazioetarako: hortxe dago populazioaren jatorria. 1809an, Napoleondar Gerretan, britaniarrek Rodrigues bereganatu zuten. Haien menpean, esklabotza deuseztatu zen. 1883n Krakatoaren eztanda entzun zen Rodriguesen, uhartetik 4.800 km badago ere.

2001eko azaroaren 20an, Maurizioko Biltzar Nazionalak autonomia eman zion Rodriguesi.

Erreferentziak

Kanpo estekak