Roger Idiart

euskal idazlea

Roger Idiart (Azkaine, Lapurdi, 1931ko urtarrilaren 15a - 2009ko abuztuaren 27a) euskal idazlea eta apaiza zen. Euskaltzain urgazlea[1] ere bazen. Kantuak, bertsoak eta pastoralak idatzi zituen.

Roger Idiart
Bizitza
JaiotzaAzkaine1931ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza2009ko abuztuaren 27a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiza

Inguma: roger-idiart-1931-2009 Literaturaren Zubitegia: 277

1955. urtean apaiztua, Idiart Oloroen, Hazparnen eta Ustaritzeko apaiztegi txikian irakasle[2] egon zen. Horrez gain, hainbat urte eman zituen Zuberoan Zalgizeko erretore bezala. Ondoren, Lapurdira itzuli zen eta Zuraideko erretore[3] izan zen bere heriotzara arte.

1963-64 ikasturtean, Baionan egindako Euskara batuari buruzko bileretan parte hartu zuen.[4]

Zuberoan urte askotan bizi ondoren, zuberera bikaina hitz egiten zuen eta bi pastoral idatzi zituen. Lehenengoa Xalbador pastorala 1991. urtean antzeztua izan zen. Bigarrena, berriz, Etxahun Iruri: pastorala 2001. urtean. Horrez gain, Herria, Sud-Oest, Basque-Eclair, Enbata eta Otoizlari agerkarietan eman ditu argitara bere lanetako batzuk.

Lanak

Pastorala

  • Xalbador pastorala (1991, Imprimerie del Gaves)
  • Etxahun Iruri: pastorala (2001, Ideki)

Abestiak

Erreferentziak

Kanpo estekak