Rosa Otxandiano

Gipuzkoar atleta

Rosa Maria Otxandiano Arana (Arrasate, 1951ko apirilaren 12a - ) gipuzkoar atleta ohia da, 800 metroko lasterketan lau aldiz Espainiako txapelduna izan zena.[1]

Rosa Otxandiano
Bizitza
JaiotzaArrasate1951ko apirilaren 12a (73 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 

Ibilbidea

Arrasate Atletiko taldean hasi zen lehiatzen[2] eta ondoren Club Atlético San Sebastián taldera pasa zen.[3] 1976 eta 1981 artean lau aldiz izan zen 800 metroko Espainiako txapelduna, bitan pista estalian eta beste bitan aire librean. Euskal Herriko errekorrak hausti zituen 400 metrotan 56.62 (1979), 800 metrotan 2.06.24 (1981) eta 1.500 metrotan 4.17.43 (1979).[1] 800 metrotakoak oraindik historiako bigarren marka onena izaten jarraitzen du.[4]

18 aldiz aritu zuen Espainiako selekzioarekin.[1]

Krosean ere aritzen zen eta Donostiako hondartzako krosa (gaur egun Cross Beach) hirutan irabazi zuen, 1971, 1974 eta 1975ean.[5]

Emaitzak

Nazioarteko txapelketak

UrteaTxapelketaLekuaPostua
1979Mediterraneoko JokoakSplit (  Jugoslavia)7.a

Espainiako txapelketak

  • Espainiako txapelketa aire librean (2): 1977, 1981
  • Espainiako txapelketa pista estalian (2): 1976, 1977

Marka pertsonalak

  • 400 m: 56.62 (1979)
  • 800 m: 2:06.24 (1981)
  • 1.500 m: 4:17.43 (1979)
  • 3.000 m: 9:58.0 (1981)

Erreferentziak

Kanpo estekak