Rosetta harria

Idazkera hieroglifikoa irakurtzen lagundu zuen idazkun elebiduna.

Rosetta harria hieroglifiko egiptoarrak ulertzea ahalbidetu zuen harria da. K.a.196an Egiptoko errege Ptolomeo V.aren dekretu baten inskripzio elebiduna da. Menfisko apaizek harrian testuak bi hizkuntzaz (greziera eta egiptoera) idatzi zituzten, hiru alfabetoz: hieroglifikoaz, demotikoaz eta grekoaz. [1][2]

Rosetta harria
Jatorria
Sortzailea(k)Ptolomeo V.a
Sorrera-urteaK.a. 196
Aurkikuntza lekuaFort Julien (en) Itzuli
Aurkikuntza data1799ko uztailaren 15a
Honen izena daramaRosetta
Aurkitzailea edo asmatzaileaPierre-François Bouchard (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)Granodiorita
Dimentsioak112,3 (altuera) cm × 757 (zabalera) mm × 284 (sakonera horizontalean) mm × 284 (lodiera) mm
Hizkuntzaantzinako greziera eta Egiptoera
Idazketa-sistemaEgiptoar idazkera hieroglifiko, Egiptoera demotikoa eta alfabeto greko
Kokapena
LekuaBritish Museum
BildumaBritish Museum
InbentarioaEA24
JabeaBritish Museum

Deskribapena

Rosetta harria osoa

Basalto beltzezko harria da. Neurriok ditu: 762 kg-ko pisua, 112,3 cm altu, 75,7 zabal eta 28,4 lodi.[3] Ez da inskripzio-harria osotasunean kontserbatu. Testuen kokapena hau da:[4]

  • Lehen zatian, 14 lerro, hieroglifikoetan.
  • Bigarren zatian, 32 lerro, demotikoan.
  • Hirugarren zatian, 54 lerro, grekoan.

Aurkikuntza eta kokapenak

Rosetta British Museum-en

1799ko uztailaren 15ean aurkitu zuten Niloren deltan militar frantziarrek, Napoleon Bonaparte Britania Handiaren kontra Egipton borrokan ari zela. Rosetta edo Raxid izeneko herrian agertu zen. Bouchard abizeneko soldadu batek topatu zuen, kasualitatez, lurpean ia osorik zegoen harri beltza topatu zuen. Harriaren, jatorrizko kokapena, ordea, ez zen hura: Sais-ko tenplu bateko hormaren baten kontra egongo zen eta, gerora, berrerabili zuten eraikin material gisa. Bouchardek harria Kairora eraman zuen ikerlariek aztertu zezaten. Britaniarrek garaipena lortu zutenez, harria Londresera eraman zuten eta 1802tik aurrera British Museum-ean dago. Bi aldiz lekuz aldatu behar izan dute: bata, 1917an, Lehen Mundu Gerra garaian, bonbardaketetetaik babesteko, lur azpian sartu zuten; bestea, 1972an Louvren hieroglifikoen deszifratzearen 150. urteurrena ospatzeko antolatu zen erakusketan. [5][6][7] [3]

Egiptok aldarrikapen eta kanpaina ugari egin ditu Rosetta harria bere jatorrira itzultzeko, Zahi Hawaas arkeologoarenak. besteak beste.[8] [9]

Deszifratzea

Thomas Young eta Jean-François Champollionek, besteak beste, deszifratu zuten.[10] Grezieraren idazkera ezaguna zenez, hieroglifikoen esanahia deszifratu ahal izan zen. Horrek beste hieroglifikoak itzultzea posible egin zuen eta horrren ondorioz, aintzinateko kulturetan sakontzeko bideak ireki.[9]

"Thomas Young-en lanekin jarraituz, Champollion-ek pieza giltzarri bat erabili ahal izan zuen deszifratze prozesuan, Rosetta harria, zeinak testu bera grezieran, idazkera demotikoan eta idazkuntza hieroglifikoan eskaintzen baitzuen. Hiru idazkerak alderatuz, eta batez ere Ptolomeo eta Kleopatra errege helenistikoen izen propioak ardatz hartuta, “kartutxo” izeneko obalo batzuetan azpimarratuak zeudenak, behar zuen giltza lortu zuen horien transkripziorako eta itzulpenerako".[11]

Rosetta harriari buruzko zenbait datu bitxi

Harriaren erreprodukzio erraldoia, Champollionen sorterrian (Figeac, Frantzia).
  • British Museumeko piezarik bisitatuena da.[3]
  • Harriak guda harrapakina izatearen idazkunak ditu: bazter batean, Captured in Egypt by the British Army in 1801 («1801. urtean Egipton Britainiako Armadak harrapatua»); eta bestean, Presented by King George III («George III.ak aurkeztua»).
  • Joseph Kosuth artistak, Frantziako Figeac herrian —Champollionen sorterrian, alegia— harriaren erreprodukzio erraldoia egin zuen.[7]
  • 2015ean, Alexandriatik hurbil, Rosettaren garai berekoa den antzeko harri bat topatu zuten.[12][13]
  • Harrian inspiratuta, 2016an Europako Espazio Agentziak Rosetta misioa izena eman zion kometen misterioa argitzeko helburua zuen misioari.[14]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak