Rosina Gomez Baeza

asturiar kultura-kudeatzailea, irakaslea eta itzultzailea

 

Rosina Gomez Baeza

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRosina Gómez Baeza
JaiotzaGijón, 1941 (82/83 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerakusketa-komisarioa eta eduki-editorea

Rosina Gómez-Baeza Tinturé (Gijón, Asturias, 1941eko ekainaren 30a) asturiar kultura-kudeatzailea, irakaslea eta itzultzailea da. Nazioartean ezaguna da hogei urtez ARCO Arte Garaikidearen Nazioarteko Azoka zuzentzeagatik, Espainiako arte garaikidea nazioarteko bihurtzen lagunduz. Ondoren, Kanariar Uharteetako Arte, Arkitektura eta Paisaiaren 1. Biurtekoaren zuzendari sortzailea eta IAC Arte Garaikidearen Institutuko presidentea izan zen.

2018an MAV, Mujeres en las Artes Visuales saria jaso zuen, kultur kudeatzaile kategorian.

Biografia

Aita irakaslea zen Armadako Eskola Politeknikoan.[1] Sebastián Miranda Pérez-Herce margolariaren biloba da. Cambridgeko Unibertsitatean Literatura eta Ingeles Filologia ikasi zuen.[2] Pedagogia ere ikasi zuen Londresko Unibertsitate Politeknikoan eta Artearen Historian eta Frantziako Zibilizazioa Parisko Unibertsitate Katolikoan.[3] Irakaslea eta itzultzailea izan da, Madrileko IFEMA Erakustazokaren Erakundearen eraketan aktiboki parte hartzeaz gain, azoketako eta Garapeneko lehen zuzendaria izan delarik.[4]

Ibilbidea

1986 eta 2006 bitartean Gómez Baeza ARCO Arte Garaikidearen Feriako zuzendaria izan zen.[5][6] 2005 eta 2006 bitartean Kanariar Uharteetako Arte, Arkitektura eta Paisaiaren 1. Biurtekoaren zuzendari sortzailea izan zen.[7][8] 2005 eta 2008 bitartean IAC Arte Garaikidearen Institutuko lehendakaria.[9] 2007an La Laboralen zuzendari sortzailea izan zen, Gijóndik kilometro gutxira, eta nazioarteko erreferente bat sortu zuen new media art delakoari dagokionez: ASturiaseko Arte eta Sormen Industrialeko LaBoral Zentroa.[10] Hori zela eta, 2009. urtean El Culturalek Paula Aciagak egindako elkarrizketa luze bat eskaini zion. Bertan, zentroaren helburuak azaldu zituen: Asturiasko sormen-mundua dinamizatzea eta La Laboralaren nazioartekotasuna bultzatzea Espainiako eta nazioarteko testuinguruan, berrikuntzari buruzko Europako topaketak eginez.[11]

Gainera, YGB art-eko bazkide, zuzendari eta sortzaileetako bat da Madrilen 2012az geroztik, Factoría Cultural, Vivero de Industrias Creativas-eko presidentea.[12] Matadero-Madril, ikus-entzunezko kulturaren berrikuntzari buruzko Unibertsitate Hedapenerako ikastaro bateko zuzendarikidea (La Laboral, Kataluniako Unibertsitate Irekiarekin eta Oviedoko Unibertsitatearekin batera, Arteetako Asturias Printzesa Sarietako epaimahaikidea eta Kataluniako Unibertsitate Irekiko Graduondoko Nazioarteko Institutuko Kontseiluko kidea).[4] AHMko (Eemakumeak Arte bisualetan) kidea da.[4]

Bere ibilbidean, hainbat kultura-ekimen sustatu ditu arte-ekoizpenari eta haren hedapenari dagokienez, hala nola Fundación Arco eta Arte Garaikidearen Bilduma, Madrilgo Zinema Esperimentalaren Jaialdia eta Madrid Abierto.[13][14] Espainiako artisten inguruko ikerketa ere bultzatu zuen, eta emaitzak XX. mendeko Espainiako Artearen Entziklopedian jaso ziren.[4][15]

Gainera, arte garaikideko hainbat foro eta ikastaro zuzendu ditu, bai Espainiatik kanpo, bai Espainia barruan. Hainbat epaimahaitan parte hartu du, eta publikoari euskarri digitaleko artelanetarako sarbidea ematen dioten deialdiak bultzatu ditu.[16]

Aintzatespenak

Hainbat aldiz saritu dute, eta hainbat kondekorazio izan ditu:

Erreferentziak

Kanpo estekak