Rudolf Serkin

Rudolf Serkin (Eger, Bohemia, 1903ko martxoaren 28a - Guilford, Vermont, AEB, 1991ko maiatzaren 8a) estatubatuar piano-jotzailea, jatorriz bohemiarra, izan zen.

Rudolf Serkin

Bizitza
JaiotzaCheb1903ko martxoaren 28a
Herrialdea Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGuilford (Vermont)1991ko maiatzaren 8a (88 urte)
Hobiratze lekuaChrist Church Cemetery (en) Itzuli
Vermont
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
Irakaslea(k)Richard Robert (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikaria eta musika-irakaslea
Enplegatzailea(k)Curtis Institute of Music (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm1182421 Spotify: 0rmB1nZVDjwoCN3kQVS7UZ iTunes: 4313601 Musicbrainz: 005da96d-67fb-4723-ad78-b0571b6ce076 Discogs: 834223 Allmusic: mn0000960234 Find a Grave: 6691279 Edit the value on Wikidata

Biografia

Bost urte bete zituenetik, nabarmen ikusi zen Serkin haur prodijioa zela. Vienako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1915ean egin zuen debuta Vienako Orkestra Filarmonikoarekin, Mendelssohnen "Lehenengo kontzertua" lanean. Hamazazpi urte zituela, Adolf Busch ezagutu zuen; harreman horrek eragin handia izan zuen Serkinen karreran. Alemaniar biolin-jotzaile handiak bere etxean hartu zuen, eta ganbera-musikara zuzendu zuen. Garai horretan, Marcel Moyse (txirula-jotzailea) eta Aubrey Brainekin (tronpa-jotzailea) "Brandeburgoko bosgarren kontzertua" grabatu zuen.

1933an Adolf eta Hermann Buschekin Suitzara joan zen, eta urte horretan bertan egin zuen debuta Estatu Batuetan. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Toscaninik bakarlari gisa aritzeko deitu zion 1934 eta 1936an. 1935ean Aldolf Buschen alaba zen Irenerekin ezkondu zen. 1939an Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua, eta bertako hiritartasuna hartu zuen. Urte horretatik aurrera, Filadelfiako Curtis Institutuko irakasle gisa aritu zen lanean. 1950ean, Clara Haskilekin batera, Pradeseko Jaialdian parte hartu zuen. Adolf Buschekin batera, 1951n, Marlboroko (Vermont, Estatu Batuak) Jaialdia sortu eta zuzendu zuen. Bertan bildu ziren garai horretako ganbera-musikako musikari handienak. XX. mendeko musikan ere zenbait saio egin zituen Serkinek: McDowellen kontzertua 1938an, Adolf Buschen sonata bat, Martinùren sonata bat (1957) eta A. Schnabelen hirukote bat.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudolf Serkin