Ruper Lekue

musikagile espainiarra

Ruper Lekue Bernaola (Bilbo, Bizkaia, 1961), euskal herritar musikaria da.

Ruper Lekue

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Bilbon jaioa da. Piano, organo, konposizio eta zuzendaritza ikasketak egin zituen Esteban Elizondo, Tomás Aragüés, Gotzon Aulestia eta Francisco Escudero irakasleekin, besteak beste. IgorrekoLuis Iruarrizaga” eta Galdakaoko Ganbera Abesbatzako sortzailea eta zuzendaria da. 1983an “Areatzako Banda” musika elkartea sortu zuen, eta egun oraindik ere bertan lanean dihardu. Gasteizko Goi Mailako “Jesús Guridi” Kontserbatorioko irakasle izana da. Amorebieta-Etxanoko “Zubiaur Musika Eskola”ko zuzendaria da. Konposizioari dagokionez, batez ere korurako obrak, ganberako taldeentzako obrak eta bandarako obrak sortu izan ditu.

Erreferentziak

Kanpoko loturak