STEAM (hezkuntza)

ingelesetik bere horretan mailegatu den akronimoa. Zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta Matematikak. Hezkuntzan lehentasuna estrategikoaz sustatu nahi dituzten alorrak

STEAM ingelesetik bere horretan hizkuntza askotara mailegatu den akronimoa da. Zientziak (Science), teknologia (Technology), ingeniaritza (Engineering), artea (Arts), eta matematika (Maths) hitzak labur biltzen ditu akronimo honek. Hezkuntzan lehentasun estrategikoaz[1] sustatu nahi dituzten[2] alorrak dira bost horiek eta ingelesezko Arts horren baitan, gure hizkuntzan, gizarte zientziak ere[3] bilduko genituzke[4][5].

STEAM hitzak, ingelesez "lurrun" hitzarekin itzul daiteke. Irudian Watt lurrun-makinaren eskema.

Emakumezkoen presentzia STEaM alorrean

STEAM alor batzuetan gizonen eta emakumeen proportzioaren artean desoreka dago. UNESCOren (UIS) Estatistika Institutuak 89 herrialde ikertu zituen, eta ikerketa horien laurden bat (%29) emakumeak dira [6]. Desoreka horri aurre egiteko hainbat egitasmo jarri dira abian [7][8][9][10].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak