Sabbat

Artikulu hau juduen larunbatari buruzkoa da; heavy-metal musika taldeari buruzkoa beste hau da: «Black Sabbath».

Sabbat edo Sabbath (hebreeraz: שַׁבָּת‎, ʃa'bat ahoskatua, eusk. atsedenaldia edo etena) juduen astearen zazpigarren eguna da.[1] Juduen asteko atseden eguna da,[1] Jainkoaren gurtzari eskaintzen dioten eguna, alegia, larunbata edo zapatua. Berez, ostiraleko iluntzetik larunbateko iluntzeraino irauten du.

Sabbaterako mahaia: argimutilak, kidux kopa eta hala ogiarentzat estalkia.

Sabbata Mendebaldeko kulturan

Hitza greko (sabbatton) eta latin (sabbatum) hizkuntzetara igaro zen, eta azken horretatik hizkuntza erromanikoetara. Mendebaleko euskarak ere jaso zuen hitza latinetik: zapatu.

Erdi Arotik aurrera, sorginen bilkurekin lotu zituzten sabbateko ospakizunak juduen aurka zeuden kristauek, eta kutsu hori gorde du egun arte hitz horrek Mendebaleko literaturan.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.