Sabina Altinbekova

Kazakhstandar boleibol jokalaria

Sabina Altinbekova (kazakheraz: Сабина Алтынбекова; Aktobe, 1996ko azaroaren 5a) kazakhstandar boleibol jokalaria da, duen edertasunagatik 2014an interneteko ospetsua bihurtu zena[1]. Instagramen milioi bat jarraitzailetik gora ditu[2].

Sabina Altinbekova
Bizitza
JaiotzaAktobe1996ko azaroaren 5a (27 urte)
Herrialdea Kazakhstan
Jarduerak
Jarduerakboleibol jokalaria eta beach volleyball player (en) Itzuli
Posizio edo espezialitateamiddle blocker (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Instagram: altynbekova_20 VK: altynbekova11 Edit the value on Wikidata

Biografia

Guraso kirolariak ditu Sabina Altinbekovak. 1996an jaio zen Kazakhstan mendebaldean dagoen Aktobe hirian eta 14 urte zituela hasi zen boleibolean jokatzen.

2014an 19 urtez azpiko Asia eta Ozeaniako txapelketarako aukeratua izan zen eta Kazakhstango selekzioak 7. postu apala lortu bazuen ere Altinbekova txapelketako izarra bihurtu zen haren edertasuna zela eta. Kazakhstango selekzioaren entrenatzailea egoera hartaz kexatu zen; "horrela lan egitea ezinezkoa da. Jendea portatzen da txapelketan jokalari bakarra egon balitz bezala"[3].

2015ean Japoniako Dentsu kirol enpresak kontratatu zuen eta Japoniako ligako GSS Sunbeams taldean jokatu zuen. Sare sozialetan zuen arrakasta zela medio Zibroo kirol arropa enpresarekin bere izena daraman marka propioa atera zuen 2017an[4].

2019an Italiako boleibol ligako VolAlto 2.0 Caserta taldeak fitxatu zuen eta lehen mailara igotzea lortu zuen baina taldeak arazoak izan ziuen eta desagertu egin zen[5]. Sabina Altinbekova talderik gabe gelditu zen.

2020an ezkondu egin zen eta 2021ean semea izan zuen[6].

Erreferentziak

Kanpo estekak