Safari (espedizioa)

Safaria swahilitik datorren hitza da (eta jatorriz, arabierazko سفر safar hitzetik), "bidaia" esan nahi duena. Afrikan turistek egindako espedizio mota bat da, fauna basatia ikusteko eta haiei argazkiak ateratzeko, baita oinez ibilaldiak egiteko paisaiak ikuseko ere. Garai batean, hitza ehizarako txangoez aritzeko erabiltzen zen.

Safaria Tanzanian.

1836an, William Cornwallis Harris militar ingelesak horrelako espedizio bat egin zuen lehen aldiz, ehizatzeko asmorik gabekoa, eta txango estilo hori ezarri zuen: goizean hasten dena lehenengo argiekin, oinez egindako ibilaldi luzearekin eta ondoren atsedenaldia arratsaldean, afari batekin amaitzen dena istorioak kontatzeko, edariak eta tabakoarekin batera.

Literaturan

Jules Vernek 1863an argitaratutako Cinq semaines en ballon eta H. Rider Haggard-en King Solomon's Mines (1885) eleberriek ingeles bidaiarien safariak lehen aldiz deskribatu zituzten.

Ernest Hemingwayk fikziozko eta ezfikziozko lan ugari idatzi zituen afrikar safariei buruz, besteak beste, The Short Happy Life of Francis Macomber, The Snows of Kilimanjaro, Green Hills of Africa eta True at First Light.

Zineman

Jarduera hori jaso zuen lehen filma Trader Horn (1931) izan zen. Hortik aurrera abenturazko hainbat filmetan agertu izan da, Tarzan, Jungle Jim eta Bomba the Jungle Boy serieetan, edo The Naked Prey filmelan (1966). Out of African ere (1985) bete-betean islatu zuten safaria.

Genero horren parodia egin zuen Bob Hopek Road to Zanzibar eta Call Me Bwana filmetan.

Ikus, gainera

Kanpo estekak