Sagrario Vera Gordo

Emakume gerrillaria


Sagrario Vera Gordo (Malcocinado, Badajoz, 1920ko irailaren 18a - Valdelamusa, Cortejana, Huelva, 1945eko ekainaren 8a) 1940-45 urteetan frankismoaren aurkako gerrillan parte hartu zuen. Guardia Zibilek tiroz hil eta bere gorpua jendearen eskarniorako ikusgai jarri zuten.[1]

Sagrario Vera Gordo
Bizitza
JaiotzaMalcocinado, 1920
Herrialdea Espainia
HeriotzaHuelva, 1945 (24/25 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa

Biografia

Bere aita, José Vera Parra, jornalaria eta ikazkina izan zen lanbidez. 1939tik Bando Errepublikanoan borrokatzeagatik preso egon zen, kartzelatik irten eta gutxira hil zen, 1940ko hamarkadaren hasieran.[2]

Bere amak, Fernanda Gordo Galindok, La Jabalina ezizena zuenak eta bere bi ahizpek 1936ko udan herria utzi egin behar izan zuten eta errefuxiatu errepublikar bezala joan ziren Sevilla, Huelva eta Badajoz mendietan barrena, historialariek 8.000ko zutabea eta heriotzaren zutabea ezagutzen duten taldeko partaide gisa.[3] Irailean erasoa jasan zuen zutabeak Reina eta Fuente del Arco arteko leku batean, 80 pertsona hil eta 2.000 inguru harrapatu zituzten. Sagrariok 16 urte zituen eta bere ama eta ahizpa Salvadorarekin atxilotu egin zuten. Adingabea izateagatik ez zuten epaitu. Ama atxilotu zuten ordea, eta herrialdeko hainbat espetxetan egon ondoren, 1939an aske utzi, baldintzapean eta Malcocinadora itzuli zen bere alabekin.

Aita hil ondoren, 1940ko hasieran, Vera Gordo familia, ikatza ekoizteko eskubidea zuen arrantxo batera joan zen bizitzera, Alta mendilerroko iparraldeko lekurik helezin eta gogorrenetakora, Kordobako probintziara, Malcocinadoren mugara.[1]

Sagrariok, 1940ko udaberrian izan zuen lehen harremana gerrillarekin, eta haren familiak lotura eta laguntza eskaini zion, bai janari-hornidurarako, bai intendentziarako, arropak garbitzeko eta konpontzeko. Hortik sortu zen Sagrario eta Chato de Huelva libertarioaren arteko harremana. Sagrario eta Salvadora ahizpak sukaldari eta garbitzaile gisa aritu ziren Guardia Zibilaren Piconcilloko langileriarentzat, eta, beraz, gerrillariek lehen eskuko informazioa zuten.

Sagrariok gerrillarekin bat egitea erabaki zuen El Chato mutil lagunarekin batera, 1941eko azaroan bere ama eta Salvadora eta Jesús neba-arrebak atxilotzean. Paco gerra izenarekin egindako ekintza ugaritan parte hartu zuen lehenengo urteetan, kalibre txikiko pistolaz armaturik, milizianaz jantzita eta txapela buruan zuela, Guardia Zibilaren zenbait atestatutan deskribatzen denez. Atestatu horiek inputatuta egon zen hainbat auzi judizialetatik datoz.

Ama 1943. urteko abenduan askatu zuten eta Sagrario menditik jaitsi eta harekin joan zen Sevillara bizitzera, bizitza normala zeraman, baina ezkutuan. 1944an, hilabete batzuk eman zituzten Kordobako Pizarro kalean dagoen etxebizitza batean, Chatoren arrebaren eztei bidaia aprobetxatuz. Etxe horretara iristen zen gerrillak bidaltzen zuen gutuneria.

Sagrario eta ama berriro Sevillara itzuli ziren martxoaren amaieran, harik eta 1944ko uztailean Sagrario gerrillarekin elkartu zen arte, El Chato de Huelva bikotekidearekin batera. 1945ean odol isurketen garaia heldu zen, non gerrillariak eraitsi egin zituzten guardia zibilak antolatutako segaden ondoren. "Chato de Huelva" taldeak bizirik zirauen, baina oso txikia zen jada. Sagrario bertan zen.

Ekainaren 8an, lotune bat atxilotu ondoren, taldekideak aurkitu zituzten Barranco de Agua Agria izeneko tokian. Guardia zibilak hesituta, eta ordu eta erdiko tiroketaren ostean, "Chato de Huelva" eta "Sagrario Vera" hil egin zituzten, eta haien gorpuak jendaurrean jarri zituzten denbora batez, Abastos plazaren ondoan.[4]

Erreferentziak

Bibliografia

  • José Antonio Jiménez Cubero, ¡A vida o muerte! Guerrillas antifranquistas en las sierras del norte de Sevilla. 1937-1951. 2016.
  • Francisco Moreno Gómez, Resistencia armada contra Franco.Tragedia del maquis y la guerrilla.El centro-sur de España: De Madrid al Guadalquivir. 2001.

Kanpo estekak