Salma Solaun

Gasteiztar gimnasta erritmikoa

Salma Solaun (Gasteiz, Araba, 2005eko martxoaren 2a) gimnasia erritmikoan, banakako zein taldekako modalitatean, lehiatzen den kirolaria da.[1]

Salma Solaun
Bizitza
JaiotzaGasteiz2005eko martxoaren 2a (19 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa

Instagram: salmasolaun Edit the value on Wikidata

Kirolari ibilbidea

Salma Solaun txiki-txikitan hasi zen gimnasia erritmikoan. Hiru urte besterik ez zituen, Gasteizko Beti Aurrera Klubean sartu zenean. Espainiako txapelduna izan zen, bere lehen estreinaldian (2015), Espainiako Taldekako txapelduna urte horretan bertan, eta Espainiako txapeldun absolutua, Alebinetan, 2016. urtean.[1]

Banakako modalitatean, Moskuko Munduko Junior Txapelketan (2019) brontzezko domina lortu zuen zinta ariketan. 2021ean, lesio larria izan zuen ezkerreko belaunean, eta, horren ondorioz, galdu egin zuen Japonian urte horretan bertan jokatutako munduko txapelketa. Teresa Gorospe kideak ordezkatu zuen.

Indarberritu ondoren, Espainiako taldekako selekzioarekin lehiatu zen, senior kategorian eta zilarrezko domina lortu zuten Tel-Aviven (Israel) jokatutako munduko txapelketan, zinta eta pilotekin. Horrez gain, brontzezko hiru domina eskuratu zituen 2022ko Gimnasia Erritmikoko Munduko Txapelketan, Bulgariako Sofia hirian,[2][3] eta zilarrezko domina bat 2022ko Gimnasia Erritmikoko Europako Txapelketan.[4][5]

Munduko Kopako hainbat domina ere irabazi zituen.

Nazioarteko palmaresa

Munduko txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2022Sofia (Bulgaria) Lehiaketa osoa
2022Sofia (Bulgaria) Taldekako lehiaketa
2022Sofia (Bulgaria) 5 uztaiarekin
Europako txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2022Tel Aviv (Israel) 3 zintarekin + 2 pilotarekin
Juniorren Munduko Txapelketa
UrteaLekuaDominaProba
2019Mosku (Errusia) Zinta

Erreferentziak

Kanpo estekak