San Estebango dorrea

eraikitako euskal ondare nabaria Karrantzan

San Estebango dorrea edo Mendiko dorrea Karrantzan (Bizkaia) izen bereko auzoan dagoen dorretxea da.

San Estebango dorrea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaKarrantza
Koordenatuak43°13′04″N 3°22′21″W / 43.217827°N 3.372629°W / 43.217827; -3.372629
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea162

2002ko urtarrilaren 14ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak

Praktikoki laukia den oinplanoko eta altuera oso txikiko eraikina da, azken horren ondorioz itxura zapalekoa delarik. Hiru solairu ditu: beheko solairua, bizitzeko solairua edo solairu noblea eta ganbara. Horrez gainera, duela gutxiko lau isurkiko teilatuz estalia dago, eta barne egitura igarotzekoa da, hau ere modernoa.

Bere hormak ondo ordenatutako harlanduzkoz egindako zokaloen gainean finkatzen dira. Aparejua harri-horma ilaratukoa da, kareharri arrezifalezkoa eta tartekatutako hareharrizko piezak dituena. Baoetako ertz eta azpaduretan agertzen dira soilik hareharrizko harlanduak, eta ondo landuak eta luze-zeharka ipinita daude ertzetan. Bere jatorrizko fabrika kontserbatzen ez duen fatxada bakarra atzealdekoa da, eraitsi ondoren, hormigoizko adreilu entokatua erabilita berreraiki zelako.

Beheko solairua itsua da praktikoki. Atzeko aldean zeuden bi argi-zulo txaranbelduak desagertu dira, eta XVII. mendeko eraberritze baten ondorioz, alde nagusiko dobelatutako sarrera du soilik.

Egitura axialeko patioa dago lehen solairuan. Normalean gertatzen den ez bezala, ezkerreko fatxadari atxikia dago. Izatez sarrera dena zazpi dobelako erdi-puntuko arkua da. Janbetan zehar agian luzatzen zen nazela batek zeharkatzen du aurrealdea, gaur egun oso higatua dagoena. Bere kanoia eskartzanoa da eta egurrezko orrian finkatzen zituzten gontzak kontserbatzen ditu oraindik.

Alde nagusian gorputz osoko bao bat dago. Zertxobait zorrotza den zortzi dobelako arku estu bat da, giltzarririk gabea. Kasu honetan argi eta garbi luzatzen da janbetan zehar nazela. Tunela ere eskartzanoa da eta gontzak ditu, eta teilatu-hegalez babestutako egurrezko balkoi korritu batera doa gaur egun, fatxadako gauzarik nabarmenena delarik.

Badago bigarren solairu bat, ganbara, altuera gutxikoa eta kanpoarekiko itsua, oso gutxiko argi-zulo bategatik ez bada.

XIV. mende bukaeran eraikitako dorre bandokide bati zegokion orube baten kokatuta egon arren, San Estebanen gaur ikus daitekeena ez da dorre bat, ez bada jauregi trinko etzan bat: lau angeluko eta zabalera nagusitzen den oinplanoa, itxura zapala, metro bete baino lodiera gutxiagoko hormak, alboan jarritako beheko sarrera, patioaren gaineko goiko sarrera, ganbara txikia, bizitzeko solairuan leiho dezente...

Tipologiaz gain bere detaile formalak ere kontuan hartuta, XVI. mendean eraiki zela esan daiteke. Izan ere, erdi aroko dorreekin ez bezala, errenazimendu garaiko jauregiekin lotu daiteke erdi-puntuko arkuarekin errematatutako patio axiala.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak