San Manuel Bueno, mártir

San Manuel Bueno, mártir, 1931an Miguel Unamunok idatzitako eleberri laburra da. Lehenengo aldiz aldizkari batean plazaratu zuen, La novela de hoy, martxoaren 13ko 461. zenbakian. 1933an Espasa Calpe argitaletxeak berrargitaratu zuen beste hiru narrazioekin batera, San Manuel Bueno, mártir, y tres historias más izenburupean; beste hiru narrazioak hauexek ziren: "La novela de Don Sandalio, jugador de ajedrez"; "Un pobre rico o El sentimiento cómico de la vida" eta "Una historia de amor".

San Manuel Bueno, mártir
Datuak
IdazleaMiguel Unamuno (1930)
Argitaratze-data1931
GeneroaEleberri laburra
Jatorrizko izenburuaSan Manuel Bueno, mártir
HizkuntzaGaztelania
HerrialdeaEspainia
Orrialdeak136
ISBNISBN 9788420726595 ISBN 9788420726595
Euskaraz
IzenburuaSan Manuel Bueno, martiria

Nobelaren egitura

Denbora

XX. mendearen hasiera izanik, egileak garaia ez du ondo zehazten. Ángela Carballinok bere historia kontatzen ari da eta narrazioaren unea emakumeak 50 urte baino gehiago dituenean gertatzen da.

Lekua

Eleberria Valverde de Lucerna izeneko herri txiki batean kokatzen da.

Pertsonaiak

Eleberria triangelu baten gainean antolatzen da:

  • On Manuel: herriko apaiza, santuaren ospea du.
  • Lázaro: aberatsa, mundua ezagutu du baina Manuelen eraginez aldatzen joango da.
  • Ángela Carballino: teorikoki liburuaren egilea eta Manuel jarraitzaile sutsua.

Argumentua

Eleberrian ez dira gertaera handiak narratzen. Ángela Carballino narratzailea da, ama kristaua eta elizkoia. Zamorako probintziaren herri txiki batean bizi da, Valverde de Lucerna, laku eder baten ondoan. Ángela hirian hezi egin da baina, eskola garai bukatuez gero, On Manuelen magnetismoak herrira erakartzen du berriro ere. On Manuel ez da apaiz normal bat, santua baizik. Ameriketatik, orduan. Lázaro itzuliko da; hau aberats eta gizon praktikoa da. Bien artean, Manuel eta Lázaro artean, tentsioa sortuko da, azkenik apaizak irabaziko duena.

Ikus, baita ere

Erreferentziak

Bibliografia

  • Migel Unamuno (2000): San Manuel Bueno, mártir y tres historias más (4.ediz.). Madril: Edaf. ISBN 84-414-0281-7.

Kanpo estekak