San Pelaio jaiak (Zarautz)
San Pelaio jaiak ekainaren 2ean, 26an eta 27an ospatzen diren jaiak dira, Zarautzeko izen bereko auzoan (Iñurritza) eta udalerri guztian antolatutakoak. 26a da egun nagusia, baina bezperan eta biharamunean ere izaten da ospakizunik.
San Pelaio jaiak (Zarautz) | |
---|---|
Tokia | Zarautz |
Antolatzailea | Zarauzko Udala, Iñurritza Jai Batzordea, DANDA gazte asanblada |
Mota | San Pelaio patroiaren ohorezko jaia |
Hasiera | ekainaren 25a |
Amaiera | ekainaren 28a |
Data | |
Ospakizunak | ibilaldiak, bazkariak, danborrada, dantza plaza |
Ekainaren 25ean txupinazoa, lagun taldeen erromeria eta Zarauzko ermitako danborrada dira ospakizun nagusiak. Ekainaren 26an, buruhandi eta erraldoiz osatuko taldeak izaten dira Zarauzko kaleetan, eta ondoren Iñurritzako zelaiko erromeria. 27an Inurritza auzoko gazteak baserriz baserri aritzen dira dantzan, trikitilari eta txistulariz lagunduta, oilasko biltzea egiten.
Kanpo estekak
- Oier ARAOLAZA: «Zarautz San Pelaio oilasko-biltzea 2008» argazki saila, Dantzan.com. Inurritza auzoko gazteak, 2008ko ekainaren 27an, baserriz baserri dantzan, oilasko biltzea egiten.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna