Sarah Caldwell

Sarah Caldwell (Maryville, Ameriketako Estatu Batuak, 1924Portland, Ameriketako Estatu Batuak, 2006).

Sarah Caldwell
Bizitza
JaiotzaMaryville (Missouri)1924ko martxoaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPortland2006ko martxoaren 23a (82 urte)
Familia
AitaEdwin F. Caldwell
Hezkuntza
HeziketaHendrix College (en) Itzuli
Bates College (en) Itzuli
New England Conservatory (en) Itzuli
University of Arkansas (en) Itzuli
Fayetteville High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki enpresaburua, orkestra zuzendaria eta musikaria
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

IMDB: nm0129785 IBDB: 14353
Musicbrainz: c8cd7da5-602a-4ca0-98eb-d0890ddaacdb Discogs: 1671774 Allmusic: mn0002185471 Find a Grave: 13726617 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Ingalaterra Berriko Musika Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, opera produkziokoak, eszenografiakoak eta musika zuzendaritzakoak, bai eta biolin eta biolakoak ere. Eskolak eman zituen Berkshireko Musikako Zentroan, 1948 eta 1952 urteen bitartean. Bostongo Unibertsitateko Opera Lantegiaren buru izan zen 1952-1960 urteetan.

Bostongo Opera Konpainiaren sortzailea izan zen (1957), eta sarritan jardun zuen haren zuzendari artistiko eta musika zuzendari gisa. New Yorkeko Metropolitan aretoan zuzendari jardun zuen lehenengo emakumea izan zen (1976). 1983an Israelgo Opera Konpainia Berriko zuzendari artistiko izendatu zuten. Bere ekarpen nagusia opera produkzioetan elementu dramatikoen nagusitasuna nabarmentzea izan zen, eta orobat efektu ikusgarriekiko eszenografiak osatzea. Era berean, ezaguna da gutxitan antzezturiko zenbait operaren bertsio osoak produzitu zituelako, adibidez, Arnold Schoenbergen Moises eta Aaron, Sergei Prokofieven Gerra eta bakea, Hector Berliozen Troiarrak, Alban Bergen Lulu, edo Roger Sessionsen Moktezuma.

Erreferentziak