Sarah Chalke

aktore kanadarra

Sarah Chalke (Ottawa, 1976ko abuztuaren 27a) Kanadako aktorea da. Scrubs telesailean Elliot Reid medikuaren rola betetzeagatik egin zen ezagun. Aurrez Roseanne telesailean Becky Conner pertsonaiaren papera egin zuen bigarren aktorea zan zen..

Sarah Chalke

Bizitza
JaiotzaVancouver1976ko abuztuaren 27a (47 urte)
Herrialdea Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaHandsworth Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ahots-aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0149950 Allocine: 104952 Rottentomatoes: celebrity/sarah_chalke Allmovie: p12099 TCM: 346335 Metacritic: person/sarah-chalke TV.com: people/sarah-chalke
Twitter: sarahchalke Instagram: sarahchalke Musicbrainz: 69464822-2a28-47e1-9e24-8f250d74a8fe Edit the value on Wikidata

Biografia

Ottawa hiriburuan jaio bazen ere Vancouver metropoliko Nrth Vancouver hirian hazi zen. Ama alemaniarra du eta astean bitan alemanierazko klasek jastzen zituen, horrela beraz ingelesez, alemanez eta frantsesez hitzegiten du.

12 urte zituela Kanadako haurrentzako KidZone programan erreportari lanak egin zituen[1]. Aurreneko lan garrantzitsua Roseanne telesailean izan zuen, Becky Conner pertsonaiaren rola hartu baitzuen Lecy Goransonek telesaila utzi zuenean[1]. Bost denboraldi egin zituen bertan. Roseanne telesailean ari zen bitartean Kanadako telefilm askotan agertu zen.

2001ean Scrubs telesailean protagonista papera eskuratu zuen[2] eta Elliot Reid medikuaren paperean 9 denboraldi egin zituen. 2008an How I Met Your Mother telesailean Stella Zinman izan zen eta bi denboralditan ohiko aktorea izan zen. Ted protagonistaren neskalagunaren papera bete zuen[1]. 2009an Prep & Landing telefilmean ahotsa ezarri zuen eta ordutik hainbat marrazki bizidunetan jarri izan du ahotsa.

2017an Roseanne telesailaren itzulera iragarri zen eta zortzi atal ere grabatu ziren[3], baina telesaila bertan behera utzi zen Roseanne Barrek egindako komentario arrazista batzuen aurkako protesten eraginez[4]. Honen ondoren The Conners telesaila atera zen eta Sarah Chalkek atal bakarrean hartu zuen parte[5].

Bizitza pertsonala

Jamie Afifi abokatuarekin ezkonduta dago eta semea eta alaba ditu. Semeak Kawasaki gaixotasuna du[6].

Aktibismoa

Srah Chalkeren izeba eta amona bularreko minbiziak jota hil ziren eta ordutik minbiziaren garaizko detekzioaren aldeko kanpainak burutu ditu. Esate baterako Susan G. Komen Passionately Pink for the Cure elkartearen enbaxadore bihurtu zen 2009an[1].

Audrey Hepburn Children's Foundation elkarteko enbaxadorea ere bada[1]. Bestalde sexu berekoen ezkontzen aurkako National Organization for Marriage elkartearen iragarkia salatzeko parodiazko bideo bat ere egin zuen.

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1994Ernest Goes to SchoolMaisy
1999Y2KMyra Soljev
1999All Shook UpKaty Dudston
2000Cinderella: Single AgainErrauskineLaburmetraia
2000Spin CycleTess
2001Kill Me LaterLinda
2001XCU: Extreme Close UpJane Bennett
2005AlchemySamantha Rose
2005CakeJane
2007Mama's BoyMaya
2008Chaos TheoryPaula Crowe
2016Mother's DayGabi
2016After the RealityKate
2020The Wrong MissyJulia

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1992Neon RiderAnnieAtal bakarra
1992City BoyAngelicaTelefilmea
1993Relentless: Mind of a KillerCarrieTelefilmea
1993Woman on the LedgeElizabethTelefilmea
1993–1997, 2018RoseanneBecky Conner-Healy / AndreaProtagonista (6,7 eta 9 denboraldietan),
Ohiko aktorea (8 eta 10)
1994Beyond ObsessionLaura SawyerTelefilmea
1996Robin of LocksleyMarion FitzwaterTelefilmea
1996Dead AheadHeather LochTelefilmea
1996Stand Against FearKrista WilsonTelefilmea
1997A Child's WishMelindaTelefilmea
1997Dying to BelongDrea DavenportTelefilmea
1997DaughtersAnnie MorrellTelefilmea
1997Dead Man's GunMuriel JakesAtal bakarra
1998I've Been Waiting for YouSarah ZoltanneTelefilmea
1999First WaveChloe WellsAtal bakarra
1999–2000Nothing Too Good for a CowboyGloria HobsonProtagonista
2001–2010ScrubsElliot ReidProtaonista (1-8 denboraldietan),
Ohiko aktorea (9. denboraldian)
2002It's a Very Merry Muppet Christmas MovieDr. Elliot ReidTelefilmea
2002–2003Clone HighX-Stream Erin, Marie Antoinette (ahotsa)3 atal
2003–2004The 'Bu MelissaProtagonista, webseriea
2006Why I Wore Lipstick to My MastectomyGeralyn LucasTelefilmea
2008Little Britain USALisa WarrenEzabaturiko eszena
2008–2009, 2014How I Met Your MotherStella ZinmanOhiko aktorea (3-4 denboraldietan),
Gonbidatua (9. denboraldian)
2009Scrubs: InternsDr. Elliot ReidAtal bakarra
2009ManeaterClarissa AlpertMiniseriea
2009The Fresh Beat BandSorgin ona2 atal
2009Prep & LandingMagee (ahotsa)Telefilmea
2010Team SpitzAliciaTelefilmea
2010FreshmenJaneTelefilmea
2011Mad LoveKate SwansonProtagonista
2011, 2017American Dad!Cam, Meredith (ahotsa)2 atal
2012Cougar TownAngie4 atal
2013Grey's AnatomyCasey HedgesAtal bakarra
2013How to Live with Your Parents (For the Rest of Your Life)Polly Green-TathamProtagonista
2013–presentRick and MortyBeth Smith (ahotsa)Protagonista
2014ReallyLoriAtal bakarra
2015BackstromAmy GazanianOhiko aktorea
2015UndateableSarah Chalke (bere burua)Atal bakarra
2015Tit for TatSarahAtal bakarra
2016Angie TribecaMrs. ParsonsAtal bakarra
2016Inside Amy SchumerAmy #2Atal bakarra
2016–2019Milo Murphy's LawMrs. Murawski (ahotsa)Ohiko aktorea
2017–2019SpeechlessMelanieOhiko aktorea
2018NobodiesSarah Chalke (bere burua)Atal bakarra
2018The ConnersAndreaAtal bakarra
2018Friends from CollegeMerrill MorganOhiko aktorea (2. denboraldian)
2018–2020Paradise PDGina Jabowski (ahotsa)Protagonista
2020Psych 2: Lassie Come HomeDolores erizainaTelefilmea
2020Firefly LaneKate MularkeyProtagonista

Erreferentziak

Kanpo estekak