Sarai Robles

Barañaingo bertsolaria

Sarai Robles Vitas (Barañain, Nafarroa Garaia, 1996) bertsolari eta idazle nafarra da[1].

Sarai Robles
Bizitza
JaiotzaBarañain, 1996 (27/28 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea

Ibilbidea

Barañaingo bertso eskolan hasi zen eta 2015ean egin zuen debuta Nafarroako Txapelketan. Finalaurrekoetara iritsi zen. 2022an Señora sariketako finala jokatu zuen[2]. 2023an Nafarroako txapelketako finalean sartu zen.[3]

2022an "Etxe ikusezina" eleberri laburra argitaratu du Udalbiltzaren "Geuretik sortuak" programaren baitan[4]. Ondarroan eta Berriatuan garatu zuen ipuina[5].

Palmaresa

Txapelketak

Sariak

  • Barañaingo Kopla txapelketa (1): 2016[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak