Saratu Gidado

aktore nigeriarra

Saratu Mohammed Gidado, Daso ezizenez ere ezaguna[1], (Chiranchi, 1968ko urtarrilaren 17a – Kano estatua, 2024ko apirilaren 9a) nigeriar aktorea izan zen, batez ere hausazko filmetan antzezteagatik ospea lortu zuena.

Saratu Gidado

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSaratu Gidado
JaiotzaGombe State (en) Itzuli1968ko urtarrilaren 17a
Herrialdea Nigeria
HeriotzaKano State (en) Itzuli2024ko apirilaren 9a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Hausa
Nigerian Pidgin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm3885616 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Saratu Gidado Nigeriako iparraldeko Gombe estatuan jaio zen. Kano estatuko lehen hezkuntzako eskola batean ikasi zuen.

2000n egin zuen debuta zineman, Sarauniya Moviesek ekoitzitako Linzami Da Wuta filmean. Gainera, Nagari, Gidauniya, Mashi eta Sansani telesailetan antzeztu zuen, besteak beste[2]. Guztira 100 film eta telesail baino gehiagotan agertu zen[3].

Muhammad Lawan enpresaburuarekin ezkondu zen[4], eta Kannywood industriako lehen emakumezko aktore ezkondua izan zen[5][1].

Gehienetan antagonistak antzezten zituen[6], eta emakume gaiztoen paperak egitea gustatzen zitzaiola baieztatu zuen[7].

2024ko apirilaren 9an hil zen lotan, 56 urte zituela, eta islamiar tradizioen arabera lurperatu zuten[8].

Filmografia hautatua

UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak[3][9]
2000Linzami Da Wuta
2005SakaceBideoa
Fil'azalHadiza
Daham
2007Bakar tukunyaBideoa
Takunsaka
Sameeha
2008Sabon shafiBaba UwaniBideoa
Sammatsi
Yayan baiwa
Gabas
Mu rike amana
2012Gani Gaka
2013Oga Abuja
Gabar Cikin Gida
2014Ibro Ba Sulhu
2016There's a Way
2017Ba Tabbas
2018Kawayen AmaryaHaj. Bara
2019Karki Manta DaniMama Jummai
AkeelahUmma
2021FananMama
AlaqaHaj SuwaibaTelesaila
2022Lamba

Erreferentziak

Kanpo estekak