Sarde

Sardea edo makoa[1] nekazaritzan eta lorezaintzan lurra, belarra eta beste material batzuk banatzeko, askatzeko eta jasotzeko erabiltzen den tresna da. Helduleku luze bat eta punta zorrozdun hainbat ziri (normalean hiruzpalau) ditu materiala hobeto biltzeko. Palak egiten duen lanaren ordezkoa egiten du hainbat egoeratan, eta harekiko zenbait abantaila ditu: errazago sartzen da lurrean, bi material (adibidez, belarra eta harriak) bereizteko erabilgarriagoa da, ez ditu sustraiak mozten (landare bat lurretik sustraiekin erauzi nahi denerako), etab. Lehen sardeak egurrez zeuden eginak, baina gaur egungoak metalezkoak dira.

Sardea

Azkoitian hitz egiten den euskalkian, bi hortzeko sardeei ozpikue deitzen zaie[2], eta Larraungo hego-ekialdean, bigo[3].

ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak



Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.