Sassariko probintzia

Sassari (italieraz: Provincia di Sassari; sardinieraz: Provintzia de Thàthari; sassarieraz: Prubìnzia di Sassari; katalanez: Província de Sàsser) Italiako probintzia bat da, Sardiniako eskualde eta uhartean kokatuta dagoena.

Sassari
Provincia di Sassari
Provintzia de Thàthari
Prubìnzia di Sassari
Província de Sàsser
Italia Italiako probintzia
Administrazioa
EskualdeaSardinia
HiriburuaSassari
Udalerriak66
ISO 3166-2IT-SS
Kokapena
Koordenatuak40°43′36″N 8°33′33″E / 40.7267°N 8.5592°E / 40.7267; 8.5592
Azalera4.281 km²
Demografia
Biztanleria322.326 biztanle
Dentsitatea75,3 bizt/km²
www.provincia.sassari.it

Geografia

Hegoaldean Oristano eta Nuoroko probintziekin egiten du muga, eta ekialdean Olbia-Tempiokoarekin.

Hizkuntzak

Sassariko probintzian, zabalduen dagoen italierarekin batera, hainbat bertako hizkuntza hitz egiten da. Horrela, probintziaren zatirik handienean sassariera hitz egiten da, gallurera eta sardinieraren arteko trantsiziozko mintzaira. Gallurera, bere aldetik, probintziaren ekialdean hitz egiten da, eta sardiniera hegoaldean. Alghero hirian, bestetik, katalanaren bertako aldaera (algerera) hitz egiten du biztanleriaren zati batek.

Herriak

Probintziako herririk jendetsuenak honakoak dira:

HerriaBiztanleriaAzalera (km²)
Sassari130.370546,08
Alghero40.862224,43
Porto Torres22.485102,62
Sorso14.81467,05
Ozieri10.994252,47
Ittiri9.000111,56
Sennori7.30031,43

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.