Sebastian Münster

Sebastian Münster (Ingelheim am Rhein, 1488ko urtarrilaren 20a - Basilea, 1552ko maiatzaren 26a) alemaniar kartografo eta kosmografoa izan zen.

Sebastian Münster

rector of the University of Basel (en) Itzuli

1547 - 1548
Bizitza
JaiotzaNieder-Ingelheim (en) Itzuli1488ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Alemania
 Suitza
HeriotzaBasilea1552ko maiatzaren 26a (64 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Hezkuntza
HeziketaTübingengo Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJohannes Stöffler (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
latina
hebreera
Irakaslea(k)Gregor Reisch (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkartografoa, idazlea, itzultzailea, unibertsitateko irakaslea, kosmografoa, Hebraist (en) Itzuli, matematikaria, teologoa, argitaratzailea, Protestant reformer (en) Itzuli, geografoa eta astronomoa
Lantokia(k)Basilea eta Heidelberg
Enplegatzailea(k)Heidelbergeko Unibertsitatea
Basileako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
katolizismoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

1505ean Frantziskotarren Ordenan sartu zen eta lau urte geroago monasterio batean. 1518an Tübingengo Unibertsitatean ikasketak amaitu zituen. 1529an Ordena utzi zuen eliza luteranoko Basileako Unibertsitatean irakasle plaza bat onartzeko. Hebreera irakaslea izan zen eta Hebrear Biblia argitaratu zuen.

Grammatica Chaldaica (Basilea, 1527), Dictionarium Chaldaicum (1527) eta Dictionarium trilingue latinez, grekoz eta hebreeraz argitaratu zituen. 1536an Europako mapa (Mappa Europa) bat argitaratu zuen. 1540an Ptolomeoko Geografiaren latinezko edizio bat argitaratu zuen.

1544koa da bere Cosmographia, , 24 edizio izan zituen munduko mapa. XVI. mendeko liburu ezagunenetako bat izan zen, eta Hans Holbein Gaztea, Urs Graf, Hans Rudolph, Manuel Deutsch eta David Kandel artisten xilografiak zituen, baita lau kontinenteetatik bereizitako mapak ere.

1551n Rudimenta Mathematica argitaratu zuen eta hurrengo urtean izurriak jota hil zen.

Iruditegia

Kanpo estekak