Shobhanasundari Mukhopadhyay

Shobhanasundari Mukhopadhyay (bengaleraz: শোভনাসুন্দরী মুখোপাধ্যায়), jaiotzez Shovona Devi Tagore, (bengaleraz: শোভনা দেবী ঠাকুর; Kalkuta, 1877 – Howrah, 1937ko maiatzaren 26a[1]) indiar idazle eta folklorista izan zen.

Shobhanasundari Mukhopadhyay

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakশোভনাসুন্দরী ঠাকুর
Jaiotza1877
Herrialdea Britainiar Raj
Lehen hizkuntzabengalera
Heriotza1937ko maiatzaren 26a (59/60 urte)
Familia
AitaHemendranath Tagore
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakbengalera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Bizitza

Hemendranath Tagoreren bosgarren alaba eta Rabindranath Tagoreren iloba, klase altuko familia hindu batean hazi zen Kalkutan[2][3]. Jaipurren ingelesa irakatsi zuen Nagendranath Mukhopadhyayrekin ezkondu zen[3].

Mukhopadhyayren lehen literatura-lanetako bat bere izeba Swarnakumari Deviren Kahake? eleberriaren bengaleratik ingelesera egindako itzulpena izan zen[3][4].

1915erako 28 herri-ipuin bildu eta The Orient Pearls: Indian Folklore bilduma gisa argitaratu zituen[2][5][3]. Indiako folklore, erlijio, kultura eta mitoei buruzko lau liburu guztira argitaratu zituen Londresko Macmillan argitaletxean 1915 eta 1920 artean[3].

1937an hil zen, hirurogei urte zituela, hipertentsioarekin lotutako konplikazioengatik[1].

Lanak

  • To Whom? An Indian Love Story (Swarnakumari Deviren Kahake? eleberriaren itzulpena, 1898[4] edo 1910[3])
  • The Orient Pearls: Indian Folktales (1915)
  • Indian Nature Myths (1919)
  • Indian Fables and Folk-lore (1919)
  • The Tales of the Gods of India (1920)

Erreferentziak

Kanpo estekak