Shogunerri

Shogunerria edo bakufua (japonieraz: 幕府 bakufu?, hitzez hitz, euskaraz: «gobernua denda gainean») Japonian ezarritako gobernu militarra izan zen, etenaldi laburrekin XII. mendearen amaieratik 1868ko Meiji berrezarkuntza arte iraun zuena.

Shogunerriaren buru, shoguna zen, bere atzetik zegoen antolakuntza aparatua, shogunerri ezberdinetan aldatu egin zen bitartean. Hiru shogunerri existitu ziren Japoniako historian:

IzenaAroaHiriburuaSortzaileaKlana
Kamakura shogunerriaKamakura garaiaKamakuraMinamoto no YoritomoMinamoto klana eta Hōjō klana
Ashikaga shogunerriaMuromachi garaiaKyotoAshikaga TakaujiAshikaga klana
Tokugawa shogunerriaEdo garaiaEdoTokugawa IeyasuTokugawa klana

Kamakura shogunerria, hiru organoz osatua zegoen:

  1. Mandokoroa, administrazioa, finantza eta kanpo politikaz arduratzen zena
  2. Samurai dokoroa, kontu militarrez eta poliziaz arduratzen zena
  3. Monchugoa, kontu juridikoez arduratzen zena eta Justizia Gorte bezala aritzen zena.

Tokugawa shogunerria, bost organoz osatua zegoen:

  1. Tairōa edo Agure handia
  2. Rōjūa edo Agureen Kontseilua
  3. Wakadoshiyoria edo agure gazteen kontseilua
  4. Ōmetsukea edo zentsorea
  5. Machi-bugyōa edo gobernu zibila.

Kanpo estekak