Shu Otero

Idazle eta komikigilea

Shu Otero (Sunbilla, 1995) nafar idazle, ilustratzaile eta komikigilea da.

Shu Otero

Bizitza
JaiotzaSunbilla, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta komikigilea

Biografia

Filosofia ikasketak ilustrazio eta literatura grafikoarekin osatu ditu gasteiztarrak.[1] Gizarte mugimendu desberdinentzako lan grafikoak egin ditu, hala nola, talde feministentzat, fracking-aren aurkako mugimenduarentzat eta Mendebaldeko Sahararekin elkarlanean ari diren elkarteentzat.[2]

Shu Otero komikiegilea

Mexikorekin lotura handia dauka, bertan zegoen 2017ko irailaren 19ko 7,1 graduko lurrikara gertatu zenean.[3] Erreskate lanekin lagundu eta gero, eleberri grafikoa sortzeari ekin zion. 2017ko lurrikara 1985eko lurrikararen 32. urteurrenean gertatu zen, biak alderatzen ditu. Bere amak 1985eko lurrikara hori bizi izan zuen, orduan jostunen fabrika bat jausi eta emakume langileak lagundu beharrean makinak berreskuratzera bideratu zen laguntza.[4][5][6]

Komikian ikus daiteke nola 2017an bazegoen nolabaiteko tentsioa medio nagusiek eta sare sozialek zabaltzen zuten informazioaren artean. Biek dauzkate beren arriskuak, baina zehazki komunikabide handien jarduna hizpide hartuta, ikus daiteke badagoela narratiba ofiziala eraikitzen laguntzen duen diskurtso edo mekanismo bat, lotura duena 1985eko lurrikara gertatzean herritarrek errepikatzen zuten esloganarekin. (Shu Otero, Argia, 2021eko irailaren 19a)[7]

1985eko utzikeria gertatu ez zedin, Brigada Feministak antolatu ziren Chimalpopocan:

Orduko hura (1985ekoa) oraindik ere gogoan du askok, lurrikarak eragin zuen txikizioagatik, baina baita gobernuaren utzikeriagatik ere, eta horri aurre egiteko herritarrek eratu zituzten laguntza-sareengatik. Esperientzia hartatik sortu zen adibidez “19 de Septiembre” jostunen sindikatua, genero perspektiba argi bat zuen lehenengoa. Mexikoko historia feministarentzat inflexio puntu oso inportantea izan zen. (Shu Otero, Argia, 2021eko irailaren 19a)[7]

Jesús Cossio, marrazkilari peruarraren eragina duela baieztatzen du.[8] Irudian ikus daitekeenez estilo "feista" erabiltzen du, zuri-beltzean.

Lanak

  • Voces de Chimalpopoca (Astiberri Ediciones, 2021)[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak