Simon Aldazabal

Markinako lasterkaria

Simon Aldazabal Azpiri (Markina-Xemein, 1918ko irailaren 25a - 1999) bizkaitar atleta, krosean aritzen zena[1].

Simon Aldazabal
Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1918ko irailaren 25a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1999 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklasterkaria

Ibilbidea

Club Deportivo de Eibar taldearekin aritu zen 1940. eta 1950. hamarkadetan eta emaitza aipagarrak lortu zituen kros lasterketatan. Aipagarrienak Elgoibarko Juan Muguerza Krosa hiru aldiz jarraian irabazi izana[2].

Simon Aldazabal memoriala jokatzen da urtero. Arraterako igoera izaten da, 5'4 kilometroko luzera eta 400 metrotako desnibela duena[3].

Palmaresa

Markak

  • Maratoi erdian: 1:05:28[3]
  • Maratoian: 2:23:33[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.