Skasti

Skasti 2005 urtean Zarautzen sortutako musika taldea da[1].

Skasti
Datuak
JatorriaZarautz (Gipuzkoa)
Musika motarock, funk
Urteak2005 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Baga-Biga
Taldekideak
Gorka Mendizabal
Ander Izagirre
Mattin Saldias
Aitor Iturralde
Josu Ondarra Tete
Mikel Alberdi
Iker Iñigo
Xabier Uzin
Informazio gehigarria
https://www.facebook.com/skasti.taldea/
Facebook: skasti.taldea Badok: skasti Bandcamp: skasti Spotify: 4ExaMeN2F3VpV3PEGQXDdv iTunes: 677167360 Last fm: Skasti Musicbrainz: 22db411c-d4df-438e-b95b-aaf37077797f Deezer: 6976985 Edit the value on Wikidata

Biografia

Zortzi lagunek osatzen duten taldeak, hamairu urte beteko ditu aurten. Formazioan alta eta bajaren bat egon bada ere, aldaketa handiena ez da eremu horretan etorri, egiten duten musikan baizik. Izan ere, berotualdi batetik sortutako taldeak ska musika sortzeari utzi zion eta beste genero batzuk jorratzen dituzte orain. Zuzeneko landuak bezain indartsuak eskaintzen dituzte gitarren eta baxuaren melodia indartsuez, haizeen hots barneragarriez, sintetizadoreen soinu leunez, bateriaren erritmo ezberdinez eta ahotsen doinuez. Dantza eginarazteaz gain, abesti landuak entzutera gonbidatzen zaituztete. Modu horretan, gorputzak eskatzen dienarekin eta testuinguruarekin koherenteak izaten jarraitu nahi dute, serio baina lotsagabe. Freskoa, naturala, dantzagarria eta festazalea izateari utzi gabe, sormena eta zuzeneko interpretazioa uztartu eta findu nahi ditu SKASTIk, jotzen eta jotzeaz gozatzeko. YE diskoa atera berri du talde zarauztarrak. Bertan rock alternativoa, pop-a, indie-a eta funka bezelako estiloak entzungarri dituzu. 13 abestiko diskoa 13 urte betetzen dituzten urtean.  ====

Diskografia

  • Maketa (2011, autoekoizpena)
  • New Age (2013, autoekoizpena)
  • Elkar Estudioa Sesioak (2014, Elkar)
  • Maskarak (2015, Oihuka)[2]
  • Ye (2018, Baga-Biga)[3]

Sariak

Erreferentziak

Kanpo estekak