Soinujolearen semea (filma)

filma

Soinujolearen semea 2018ko Fernando Bernués gipuzkoar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta dago.

Soinujolearen semea (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2018
IzenburuaSoinujolearen semea
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena90 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaSoinujolearen semea
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fernando Bernués
Gidoigilea(k)Patxo Telleria
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaFernando Velázquez
Argazki-zuzendariaGonzalo Fernández Berridi

IMDB: tt8427854 Filmaffinity: 655209 Edit the value on Wikidata

Abra Producciones eta Tentazioak ekoitzia, Patxo Telleriak gidoia moldatu zuen[1] eta Barton Filmsek eta Filmaxek banatu. Aurrenekoz Huelvako Zinema Iberoamerikarraren 44. jaialdian erakutsi zuten lana, 2018ko azaroaren bukaeran.[2] 2018ko abenduan ere aurre-estreinaldia eskaini zuten Durangoko Azokan. 2019ko apirilaren 5ean Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia ireki zuen.[3] Eta 2019ko apirilaren 12an estreinatu zen Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan.[4]

2012an antzerkira eraman zuen obra Bernuesek, artean ere Patxo Telleriaren gidoi-moldaketarekin eta oraingo filmeko hainbat aktorerekin.[5]

Soinujolearen semea filma barrutik sortutako lan bat dela, ez dela kanpotik etorritako idazle edo zinemagile batek egindako lana azpimarratu zuen Bernardo Atxagak. Gertaerak, pertsonak eta gizartea Soinujolearen semea idatzi zuenean «barne-barnetik» deskribatu nahi izan zituela. Bernués zuzendariak ere hemengo jendea, bizimodua, lurra ikusi ditu liburuan.[6]

Grabaketako herriak

Ultzaman grabatu zituzten Kaliforniako rantxoko irudiak, Beran eta Lesakan Obabako hainbat eszena, Obabako hotelekoak Donostiako Miramar jauregian.[7][5]

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEBetara joan zen bizitzera David eta orain hilzorian dago. Josebak, txikitako lagun minak, bisita egin dio eta horren bidez, bien iragana errepasatu da. Frankismoa, ETAn izan zuten parte hartzea, Gerra Zibilaren oihartzunak, tortura, traizioa...[8]

Aktoreak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Kanpo estekak