Solveig Gunbjørg Jacobsen

Hego Georgia uhartean jaiotako lehen pertsona

Solveig Gunbjørg Jacobsen (Grytviken, Hego Georgia, 1913ko urriaren 8a - Buenos Aires, Argentina, 1996ko urriaren 25a) Antartikako Konbergentzia delako lerrotik hegoaldera jaio eta hazi zen lehen pertsona izan zen.

Solveig Gunbjørg Jacobsen
Bizitza
JaiotzaGrytviken, 1913ko urriaren 8a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaBuenos Aires1996ko urriaren 25a (83 urte)
Hobiratze lekuaMolde kirkegård (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea

Aita, Fridthjof Jacobsen, 1904an Hego Georgia uhartean lanagatik ezarri zen norvegiar hiritarra zuen. Ama, berriz, Klara Olette Jacobsen. Aitak Grytvikengo balea ehiza estazioan egin zuen lan. Hasieran estazioko kudeatzaile laguntzailea izan zen. Ondoren, 1914tik 1921era, estazioko kudeatzailea. Fridthjof eta Klara Olette senar-emazteen beste alabetako bi (Signe Fon eta Åse) Hego Georgia uhartean ere jaio ziren.

Hego Georgian bizi zen James Wilson britainiar saripeko magistratuak erregistratu zuen Solveigen jaiotza.

Solveig Buenos Airesen (Argentina) hil zen 83 urte zituela eta Molden (Norvegia) ehortzi zuten.

Kanpo estekak