Sonia Rueda

euskal artista

Sonia Rueda (Barakaldo, Bizkaia, 1964) artista da.[1]

Sonia Rueda
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta grabatzailea

Biografia

Sonia Rueda Arte Ederretan lizentziatua da Pintura eta Grabatu espezialitateetan, Euskal Herriko Unibertsitatean. Pintura, bitarteko elektrografikoak, ordenagailuz tratatutako irudiak eta argazkigintza landu ditu.[2]

Euskara ikasten ari zela, Sonia Ruedak eskolan, kalean, ikaskideen artean, filmetan, liburuetan, tabernetan... deskubritzen zituen hitzak idazten hasi zen. Handik denbora batera, zerrenda asko hazi zen, eta interesa ere bai. Horietako askotan, Soniak poema txiki-handiak aurkitu zituen, eta koaderno batean apuntatzen hasi zen – batzuetan marrazki batekin batera –. Koaderno horren azalean Hitz politak idatzi zuen.[3]

Erakusketak

Bakarkakoak [4]

  • El Cementerio Marino (1989) Galería Arte Nativa.
  • Mirarse (1990),BBKren kultura aretoa.
  • Juegos Peligrosos (1995) Windsor Kulturgintza,
  • Fin de Siglo (1998) Montehermoso kultur zentroa.Gazteiz.
  • Woman ´s Secrets , (1998) Spectrum Galeria Zaragoza,
  • El gran banquete (2002) Barjola Museoa Gijón.
  • Lujos y despojos (2008) Bilboko Abokatuen Elkargoa.
  • 30 años. 3 vidas (1987-2017)” (2017) Sala Exposiciones de Barakaldoko erakusketa aretoa.
  • Frontoiak-manos, Bi Hormetara- Getxo.
  • Dolor, Tracto y Horizontes.[5]
  • Hitz politen soinuak eta zeinuak / Sonidos y señas de palabras bonitas. [6] Artistaren diziplina anitzeko proiektua, Raúl Jiménezen musikarekin batera, Bilboko Vanguardia galerian dago ikusgai.

Sariak

Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar, besteak beste:

  • Asfalto gaineko pintura. lehen saria. Bilboko Udal Aurrezki Kutxa. (1987)
  • Sandro Botticelli Marrazkigintzako Lehen Sari Nazionala. Madril. C (1990)
  • Artesport 91.Lehen Pintura Saria. Bizkaiko Foru Aldundia (1991)
  • Pilar Juncosa eta Sotheby 's Sari Berezia. Palma Mallorcakoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak