Sorrento

udalerri italiako

Sorrento[1] (napolieraz: Surriento) Italiako udalerri bat da; Sorrentoko penintsulako iparraldeko kostaldean dago, Campania eskualdeko Napolesko probintzian.

Sorrento
Sorrento
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
ProbintziaNapoles
Izen ofizialaSorrento
Jatorrizko izenaSorrento
Posta kodea80067
ISTAT kodea063080
Geografia
Koordenatuak40°37′40″N 14°22′25″E / 40.6278°N 14.3736°E / 40.6278; 14.3736
Map
Azalera9,93 km²
Altuera50
MugakideakMassa Lubrense eta Sant'Agnello
Demografia
Biztanleria15.407 (2023ko urtarrilaren 1a)
−998 (2018)
Dentsitatea1.546,89 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia081
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAaiun, Mar del Plata, Niza, Skien, Kumano (en) Itzuli, Santa Fe, City of Wanneroo (en) Itzuli eta Eilat
Katastro kodeaI862
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaNA
http://www.comune.sorrento.na.it/

Turismo-erakargarritasun handia dauka, besteak beste itsaslabar ikusgarriak daudelako. Luxuzko turismoa ere badago, goi-mailako hotelekin.

Geografia

Gaur egun turismorako helmuga turistiko ospetsua da. Napolestik eta Ponpeiatik erraz heltzen da. Napolesko golkora jotzen du, eta Sorrentoko penintsulako gune estrategikoan dago. Besteak beste, Napoles eta Vesubio mendia ikusten diren begiratokiak daude.

Garraioz, ferryek eta aerolabaingailuek lotzen dute udalerria Napoles, Amalfi, Positano, Capri eta Ischiarekin.

Klima

    Datu klimatikoak (Sorrento)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)13131518232629302622171420
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)44681216181815128510
Pilatutako prezipitazioa (mm)10499867651332541811301631221011
Iturria: Intellicast[2]

Historia

Jatorriz, Sorrento Greziakoa zela diote adituek; "Surrentum" zeukan izena. Gerora antzinako erromatarren esku egon zen, K.a. 89. urtetik aurrera, grekoen eragin handiz. Sorrentok aurrerapen handiena Erromatar Inperioaren aroan izan zuen, Capri Zesar Augustoren eta Tiberioren egoitza kutunena zenean. Artzapezpiku-hiri izan zen 420. urtetik aurrera. Edozein modutan ere, herrialde eta agintari askoren esku egon zen aurrerantzean: bizantziarrak, lombardiarrak, normandiarrak, musulmanak, espainiarrak, Napolesko Errepublika; eta 1861. urtetik aurrera, Italiakoa da.

Merkataritza-gune handia zegoen Sorrenton. Ospetsuak ziren bertan ekoiztutako ardoak, eta arrantza ere jarduera nagusia zen. Kokagune estrategikoan zegoen: itsaslabarrek zaintzen zuten herria, eta gainera harresia ere eraiki zuten herriaren hego-ekialdean.

Ekonomia

Sorrentoko ekonomiaren diru-iturri nagusiak turismoa (kulturakoa nahiz hondartzakoa), nekazaritza (intxaurrak, mahatsa, olibondoa, limoiak eta abar), elikagaigintza eta egurrez egindako eskulanak dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak