Stranraer

Stranraer, Eskoziako gaeleraz: An t-Sròn Reamhar eta eskozieraz: Stranrawer, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Dumfries eta Galloway eskualdeko bigarren hiri handiena. 2011ko erroldaren arabera 10.593 biztanle ditu. Eskualdearen mendebaldean dagoen Wigtownshire konderriko administrazioaren egoitza bertan dago.

Stranraer
An t-Sròn Reamhar
Stranrawer
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaDumfries eta Galloway
Geografia
Koordenatuak54°54′05″N 5°02′06″W / 54.9014°N 5.035°W / 54.9014; -5.035
Map
Demografia
Biztanleria10.320 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01776
Ordu eremuaUTC±00:00

Etimologia

Gaelerazko An t-Sròn Reamhar izenak "sudur lodia" esan nahi du, dena den Ptolomeok aipatu zuen "Rerigorum" asentamenduaren aldaera izan liteke Reamhar hitza.

Geografia

Rhins of Galloway penintsulako herri handiena da. Ryan aintziraren ertzean kokaturik dago, penintsularen istmoaren iparraldeko kostaldean.

Historia

1307an Eskoziako lehenengo independentzia gerran borroka latza izan zen bertan. Bertako biztanleek gogor egin zieten aurre inbaditzaileei. Dungal MacDouall zen bertakoen nagusia eta etsaiak exekutatu ondoren beren buruak Eduardo I.a Ingalaterrakoari itzuli zizkion.

1510an San Joan gaztelua eraiki zen, L itxurako dorretxea. 1596an inguruko lurrak Baroi burgo bihurtu ziren eta 1600an Stranraer merkotu herri izendatu zuten. Garai bertsuan Dumfriesekin errepidez lotuta gelditu zen eta 1617an Errege Burgo bihurtu zen.

Stranraerreko lehenengo kaia XVIII mendearen erdialdera eraiki zen eta 1820an handitu egin zuten. Ordutik Irlandarako ferrientzako portu nagusia bihurtu zen. 1861ean Dumfriesekin lotzen zuen trenbidea inauguratu zen.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia


Kanpo estekak