Sumo

Sumoa (japonieraz: 相撲 sumō?) lehia kirol bat da, non bi aurkari borrokatzen diren area zirkular baten barruan. Kirolak japoniar jatorria du eta antzinako ohituren zati handia da.

2008ko borrokaldi bat.
Tokioko Ryōgoku Kokugikan.
Hakuhō da gaur egungo yokozuna handiena.

Jatorria

Sumoa babeserako eta erasorako erabili zen borroka artea izan zen hasieran baina denboran zehar eboluzionatu eta dueloak egiteko erabili zen. 720an idatzitako Nihon Shoki kronikek diote K.o. 23 urtean Nomi no Sukune eta Taima no Kehaya artisauen artean borroka izan zela. Sukunek irabazi zuen eta Kehaya hil egin zen jaso zituen kolpeen eraginez. Horren ondorioz, Sukune hartzen da sumoaren aitatzat.

Dena den, lehen borroka dokumentatua 642an izan zen, Kōgyoku enperatrizak Koreako enbaxadorea entretenitzeko sumo konbateak antolatu zituenean. Kanmu enperadorea sumo borrokak urtero antolatzen hasi zen eta XII mendea arte iraun zuen ohitura horrek. Saga enperadoreak orduan borroka arte itxura eman zion eta samuraiek beren borroka tekniken artean hartu zuten, jujutsu eta kenjutsurekin batera.

XVI. mendean, Oda Nobunaga shogunak txapelketa bat antolatu zuen eta ordukoa da dohyō edo borroka eremuaren sorrera. Edo Aroan gainerako arauak garatuz joan ziren. Samuraiak ziren borrokalariak eta jadanik kiroltzat hartzen zen sumoa.

Txapelketa profesionalak 1864an abiatu ziren Hachiman gerra jainkoen tenpluetan. Ryōgoku Kokugikan-en 1909tik aurrera izan dira lehiak eta Kuramae Kokugikan 1945etik 1984ra erabili zen.

Arauak

Arauak sinpleak dira:

  1. Lurra oin-zolaz soilik uki daiteke: borrokalariak gorputzaren beste edozein zatiz ukitzen badu, galdu egin du.
  2. Borroka-zirkulutik kanpo geratzen dena kaleratua da.
  3. Legez kanpoko teknikaren bat erabiltzen duen borrokalaria galtzailea da.
  4. Mawashia (borrokan erabiltzen den jantzi bakarra) galtzen duen borrokalaria kaleratua da.

Lehiek segundo banaka batzuk diraute, aurkarietako bat berehala bultzatzen baita zirkulutik kanpo. Hasi aurretik, erritual landu bat egiten dute: adibidez, gatza botatzen dute eta flexio jakin batzuk egiten dituzte. Borrokalariak tamainaren arabera bereizten dira, gorputz mardula faktore erabakigarria baita.

Mailak eta txapelketak

Japoniako Sumo Elkarteak antolatzen ditu txapelketa profesionalak. Sei maila daude:

IzenaMailaBorrokalari kopurua
Makuuchi (幕内)Maila gorena42
Jūryō (十両)2. maila28
Makushita (幕下)3. maila120
Sandanme (三段目)4. maila200
Jonidan (序二段)5. maila185 inguru
Jonokuchi (序ノ口)6. maila40 inguru

Sei txapelketa nagusi izaten dira urtean zehar:

Txapelketa bakoitzean, txapeldunek 15 borroka jokatzen dituzte.

Yokozuna titulua

Sumo borrokalariek eskuratzen duten titulu gorena yokozuna da (hitzez hitz, "soka horizontala"): izen horreak daramatzaten gerrikoei erreferentzia egiten die. Yokozuna titulua lortzeko, txapelketetako emaitzez gain, borrokalariaren portaera eta duintasuna hartzen dira kontuan. 1993an atzerritarrei ere maila hartara iristeko aukera ireki zitzaien. 71 yokozuna izan dira historian zehar. Gaur egun, hiru yokozuna aritzen dira, hirurak ere mongoliarrak:

  • Hakuhō (白鵬)
  • Harumafuji (日馬富士)
  • Kakuryū (鶴竜)

Historiako yokozuna handienak hauek dira:

PostuaBorrokalariaBorrokak
yokozuna gisa
Urteak
1 Kitanoumi631974-1985
2 Chiyonofuji591981-1991
3 ( Taihō581961-1971
4 Takanohana II491995-2003
5 ² Akebono481993-2001
6 Kashiwado471961-1969
6 Wajima471973-1981
8 Asashōryū422003-2010
8 Hakuhō422007-
10 Chiyonoyama321951-1959
  • ¹ Taihō Shikukan jaio zen: 1940an Japonia zen baina gaur egun Errusia da.
  • ² Akebono hawaiitarra da.

Kanpo estekak