Suzette Robichon

Emakumeen aldeko aktibista eta kazetaria

Suzette Robichon (Bressòls, Frantzia, 1947ko abuztuaren 18a) editore, saiakeragile, ekintzaile feminista eta lesbiana frantsesa da.

Suzette Robichon

Bizitza
JaiotzaBressols1947ko abuztuaren 18a (76 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, editorea, saiakeragilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRevolutionary Communist Youth (France) (en) Itzuli
Communist League (en) Itzuli
Liga Komunista Iraultzailea

Biografia

Monaubanen eta Toulousen letra klasikoen ikasketak amaitu ondoren, Suzette Robichon Parisera joan zen 70eko hamarkadaren hasieran.[1]

Orduan, Parisko Lesbiana Taldearekin bat egin zuen, eta Frantzian argitaratutako Quand les femmes s’aiment, lehen egunkari lesbianan parte hartu zuen, 1978tik 1980ra.

Ondoren, Vlasta, revue des fictions et utopies amazoniennes aldizkaria sortu zuen, Michèle Causserekin, eta Monique Wittigen Le voyage sans fin argitaratu zuen. Teoriagile horren idatziek apasionaturik, 2001ean, haren obrari buruzko mahai-inguru bat antolatu zuen Parisen, Sam Bourcierrekin.[2]

Urte berean, Paris lesbianaren gida historiko eta kultural bat idatzi zuen Traude Bührmannekin, Lesbisches Paris izenburupean.

Lesbiennes d'intérêt général (ARI)[3] dotazio feminista eta lesbianaren lehen funtsaren sortzaileetako bat ere bada, eta Centre audiovisuel Simone de Beauvoir zentroko idazkari ere bai.[4]

Argitalpenak

  • Parce que les lesbiennes ne sont pas des femmes : Autour de l'œuvre politique, théorique et littéraire de Monique Wittig, Actes du colloque des 16-17 juin 2001, Columbia University, Paris, Éditions gaies et lesbiennes, 2002[2],
  • Lesbisches Paris, Berlin, Orlanda Frauenverlag, 2002
  • Rosa Bonheur. Ceci est mon testament..., Paris, IX Editions, 2012[5]
  • Natalie Clifford Barney, Liane de Pougy, Correspondance amoureuse, Paris, Gallimard, 2019[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak