Talisa Garcia

Txilen jaiotako britainiar aktorea

Talisa Garcia (Txile, 1973) Txilen jaiotako britainiar aktorea da. Baptiste telesail britainiarran Kim Vogel izeneko pertsonaia antzezteagatik ezaguna da.

Talisa Garcia
Bizitza
JaiotzaTxile, 1973 (50/51 urte)
Herrialdea Txile
 Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaArts Educational School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm1705631 Twitter: talisagarcia1 Instagram: talisagarcia1 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1973ko Txileko estatu kolpe garaian jaioa, bere gurasoengandik bereizi zuten. Lanbidez unibertsitate-irakasle zen emakume batek eta bere senarrak Garcia haurra kalean babesgabe aurkitu eta Swanseara bizitzera eraman zuten.[1]

Gurasatzakoek gizonezko generoarekin hazi zuten Garcia; honek, ordea, bere burua emakumetzat zuen. Gurasatzakoek bere genero nortasuna aintzatesten ez ziotela-eta mindurik, gaztaroan bere buruaz beste egiten saiatu zen behin baino gehiagotan. Azkenean, gurasatzakoek sexua berresleitzeko ebakuntza baimena eman zioten eta emakume bizitzen hasi zen.[1]

Ondoren Londresera bizitzera joan zen. Han antzezten hasi zen eta 2003an Londresko Arte Heziketa Eskolan Antzezpenean master-titulua eskuratu zuen.[1]

Orduz geroztik hainbat telesailetan agertu da.[1]

Filmografia

Filmak

UrteakIzenburuaPertsonaiaOharrak
2004Enduring LoveEz da azaltzen kredituetan
The Green Bag FactorAndere misteriotsuaFilm laburra

Telesailak

UrteakIzenburuaPertsonaiaOharrak
2004Silent WitnessSuzi Bradley2 ataletan
2006-2016DoctorsGabriela Da Silva (2006an)
Maria Perez (2016an)
3 ataletan denera
2019BaptisteKim Vogel

Erreferentziak