Tanya Roberts

aktore estatubatuarra

Victoria Leigh Blum (New York 1955eko urriaren 15a - Los Angeles, 2021eko urtarrilaren 4a), izen artistikoa Tanya Roberts, estatubatuar antzezlea izan zen. Charlie's Angels telesailean parte hartzeagatik da ospetsua, eta baita Sheena andre heroia gorpuzteagatik ere. Midge, Donna Pinciottiren ama, izan zen That '70s Show telesailean.

Tanya Roberts

(1985)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictoria Leigh Blum
JaiotzaBronx1949ko urriaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2021eko urtarrilaren 4a (71 urte)
Hobiratze lekuaLaurel Canyon (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gernu-infekzioa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaActors Studio
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, antzerki aktorea, modeloa eta aktorea
Lan nabarmenak
Genero artistikoafilm komikoa
abenturazko filma
Film erotikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
kristautasuna

tanyaroberts.biz
IMDB: nm0000617 Allocine: 1966 Rottentomatoes: celebrity/tanya_roberts Allmovie: p60666 0 TV.com: people/tanya-roberts
Twitter: tanyavroberts Find a Grave: 220572134 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Tanya Roberts 1955ean jaio zen New Yorken, Victoria Leigh Blum izenarekin. Aita judua zen, eta ama irlandar jatorrikoa, eta Barbara izeneko ahizpa nagusi bat zuen. New Yorkeko Bronx auzoan hazi zen.[1] Hamabost urte zituela, ikasketak utzi zituen, ezkontzeko eta Estatu Batuak autostop eginez zeharkatzeko. Senar-emazteak New Yorkera itzuli ondoren, Actors Studio-n eman zuen izena interpretazioa ikasteko.

Ondoren, telebistako publizitate modelo gisa lan egin zuen eta, horrekin batera, Picnic eta Antigona antzezlanetan parte hartu zuen. 1975ean hasi zen lanean zineman, Forced Entry thrillerrean zehazki. Urtebete geroago, The Yum-Yum Girls komedian parte hartu zuen.

1977an, Hollywoodera joan zebere bigarren senarrarekin, Barry Roberts gidoilariarekin. Bertan, Fingersm, Tourist Trap (1979), Racket eta California Dreaming filmetan parte hartu zuen. 1980an, ospe handia lortu zuen, Shelley Hack ordezkatzeko hautatu baitzuten, 2.000 hautagairen artean, Charlie's Angels telesailaren azken denboraldian. Julie Rogersen rola interpretatu zuen, kalean hezitako gaztea.

1981eko irailaren 8an People aldizkariaren azalean agertu ondoren, The Beastmaster" filmean parte hartu zuen, Marc Singerrekin batera. 1984an, berriz ere arrakasta handia lortu zuen, Sheena: Queen of the jungle filmeko protagonista izan baitzen. Urtebete geroago, Bond neska bihurtu zen A View to a Kill filmean, Roger Moorerekin batera.

1990eko hamarkadan, kable bidezko telebistarako filmaturiko thriller erotikoetan lan egin ondoren, berriro ere ospe handiko garaia izan zuen, 1998 eta 2001 bitartean That '70s Show telesailean Midge Pinciotti-ren rola antzeztu baitzuen. Bere adierazpenen arabera, senarra gaixotu zela-eta utzi zuen telesaila. Senarra 2006ko ekainaren 15ean hil zen, 32 urtez ezkonduta egon ondoren.

Erreferentziak

Kanpo estekak