Tao Geoghegan Hart

txirrindulari britainiarra

Tao Geoghegan Hart (Londres, Ingalaterra, 1995eko martxoaren 30a) britainiar errepideko txirrindularia da. Ineos Grenadiers taldean aritzen da.

Tao Geoghegan Hart

Bizitza
JaiotzaHolloway (en) Itzuli1995eko martxoaren 30a (29 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaStoke Newington School and Sixth Form (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Altuera183 zentimetro

taogeogheganhart.com
Twitter: taogeoghegan Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbideko garaipenik nabarmenena, 2020ko Italiako Giroa izan da.

Giroko garaipena

2020ko Italiako Giroan parte hartu zuen, urrian, Geraint Thomas taldekideari laguntzeko asmotan. Hala ere, hirugarren etapan Thomasek erorikoa izan zuen eta Geoghegan Hartek lidergoa hartu behar izan zuen, nahiz eta sailkapen nagusiko 24. postuan egon, João Almeidarengandik hiru minutu baino gehiagora.

Etapak lehiatzen ziren heinean, sailkapenean gora egin eta Itzuli honetako bigarren astea amaitzean, dagoeneko hamaikagarren postuan zegoen. Urriaren 18an, bere lehen garaipena lortu zuen 15. Etapan, Piancavallo mendateko helmugan. Etapa horretan, Sunweb taldeko Jai Hindleyk eta Wilco Keldermanek osatutako bikoteari jarraitu ahal izan zion eta esprintean nagusitu zen. Emaitza honek sailkapen nagusiko laugarren postura igotzeko aukera eman zion.

Hiru egun geroago, 18. etapan, Dolomitetan, Jai Hindleyk irabazi zion esprintean, baina Kelderman maillot arrosa berritik 15 segundora hurbildu zen Geoghegan Hart. Alde hori are gehiago murriztu zen 20. etapan, Sestrièresen, Hindleyren aurretik helmugaratu zen eta australiarrarengandik 86 ehunenera gelditu zen. Azken etapan, Milango erlojupekoan, Geoghegan Hartek Giroa irabazi zuen, Hindleyri 39 segundo ateraz.

Palmaresa

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

Emaitzak lasterketa nagusietan

Itzuli handietako emaitzak
Itzuli handia20172018201920202021202220232024
Italiako GiroaUT1.UT
Frantziako Tourra60.
Espainiako Vuelta62.20.19.
Beste Itzuliak
Itzulia20172018201920202021202220232024
Paris-Niza32.UT
Tirreno-Adriatiko30.UT3.29.
Kataluniako Volta53.X
Euskal Herriko Itzulia90.68.XUT29.43.
Romandiako TourraX9.
Dauphiné Libéré13.10.8.
Suitzako Itzulia14.X
Munduko txapelketetako emaitzak
Lasterketa20172018201920202021202220232024
Errepideko munduko txapelketa117.UT26.
Erlojupeko munduko txapelketa43.35.

—: ez zuen parte hartu
X: ez zen jokatu
UT: utzi zuen

Erreferentziak

Kanpo estekak