Taylor Schilling

aktore estatubatuarra

Taylor Schilling (Boston, Massachusetts, AEB, 1984ko uztailaren 27a) estatubatuar aktorea da, ezaguna da Orange Is the New Black telesailean Piper Chapman presoa antzezteagatik, zeinagatik 2013an komedia eta musikalen arloko Satelite Saria jaso zuen aktore onenaren izenpean. Horretaz gain, bi alditan izendatua izan zen Urrezko Globo Sarira. Bestalde, ezaguna egin da ere The Lucky One pelikula erromantikoan Zac Efronekin batera egiten duen paperarengatik.

Taylor Schilling

Bizitza
JaiotzaBoston1984ko uztailaren 27a (39 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaRobert J. Schilling
AmaTish Schilling
Hezkuntza
HeziketaFordham Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Wayland High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Pisua60 kilogramo
Altuera179 zentimetro

IMDB: nm2279940 Allocine: 254462 Rottentomatoes: celebrity/taylor_schilling Allmovie: p577304 TCM: 11136870 TV.com: people/taylor-schilling
Facebook: OfficialTaylorSchilling Twitter: TaySchilling Instagram: tayjschilling Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

Schilling Bostonen jaio zen, Patricia Millerren, Massachusettseko Institutu Teknologikoko administratiboaren eta Robert J. Schillingen, Bristoleko konderriko fiskal ohiaren alaba izanik. Neba gazteago bat dauka Sam deiturikoa. West Roxbury eta Waylanden hazi zen, bere denbora hauetan tarteka pasatzen zuelarik, bere nerabezaroan jazoriko gurasoen dibortzioa zela medio. Bere nerabezaroan zehar NBCeko ER telesailaren jarraitzaile sutsua izan eta bere institutuko antzerki programan sartu zen Fiddler on the Roofen antzerki produkzioan agertu zelarik.

2002an Waylandeko institutuan graduatu ondoren, Fordhameko Unibertsitateko Lincoln Center campusean sartu zen, non produkzio ezberdinetan parte hartzen jarraitu zuen arteko lizentziatura 2006an lortu zuen arte. Honen ondoren, New Yorkeko Unibertsitatean gradu ondoko ikastaro bat egiten hasi zen bere antzezte ikasketekin jarraitzeko, baina bigarren urtearen ondoren, hau alde batera uztea erabaki zuen, hala, audizioak egiten hasteko. Pelikuletako paperen bila zebilelarik ume zaintzaile gisa lan egin zuen. Gaur egun, Manhattanen bizi da.

Filmografia

UrteaFilmaPertsonaiaOharra(k)
2007Dark MatterJackie
2011Atlas Shrugged: Part IDagny Taggart
2012The Lucky OneBeth Green
2012ArgoChristine Mendez
2013StayAbbey
2015The OvernightEmily