Teledonosti
Teledonosti (aurretik La 10 Teledonosti) 1994an Donostian sortu zen telebista katea zen. Errotaburu auzoaren aldameneko Zuatzu Enpresa Parkean zegoen Ulia eraikineko bere instalazioetatik emititzen zuen. Donostia eta inguruetako udalerrietan ikusten zen; gero, LTDari esker, Gipuzkoa osoan ere bai. 2020an Teledonostik jarduera eten zuen. 2024ko martxoan berriro hasi zen emititzen LTDan Teledonosti (aurretik Teledonostia). Gaur egun, Donostialdean eta Bidasoaldean ikus daiteke. Teledonostirekin batera taldeko Radio Donosti irrati katea entzun daiteke. Egoitza Donostian dago, Secundino Esnaola kaleko, 10.enean, solairuartean.
Teledonosti | |
---|---|
Jabea | Grupo Nervión |
Emisio eremua | Gipuzkoa |
Hasiera data | 2024 |
Baliagarritasuna | LTD eta Kablea |
www.radiodonosti.com/index.php/programas-tele-donostia |
Vocento espainiar hedabide taldearen barnean zegoen. Orain, Grupo Nervión komunikazio taldeko parte da.
Kanpo estekak
- Teledonostiren webgunea (Gaztelaniaz)
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna