Termoklina

Tenperatura desberdineko geruzak dauden ur-masa batean, tenperatura-gradienterik handieneko aldea edo geruza, hau da, bi geruzak bereizten diren trantsizio-zona

Termoklina (oso gutxitan metalimnion) ur edo aire gorputz bateandagoen geruza bat da, non tenperatura sakontasunaren edo altuerarenarabera oso azkar aldatzen den.

Ozeanoak

Ura guztiz gardena ez dela eta, eguzki argi gehiena gainazalekogeruzak xurgatzen du, pixkanaka berotuz. Haizeak eta uhinenzirkulazioek, ura mugitzen dute geruza honen barnean leku ezberdinetatikbanatuz sakontasunaren lehenengo metroetan tenperatura uniformea dadin.Nahasketa geruza honen azpian, tenperaturak izugarrizko jaitsieraizaten du; baliteke, 20 °C baino gehiagoko tenperatura aldaketa izateahurrengo 150 metroko sakoneran. Trantsizio handiko azalera horitermoklina da. Bere azpitik, tenperaturak jaisten jarraitzen du, bainaoraingoan, apurka-apurka. Ozeanoetan, uraren %90-a termoklinaren azpitikdago. Ozeano sakon honek, dentsitate bereko geruzak ditu, gutxitanelkar nahasiak eta 0-3 °C-ko tenperaturen bitartekoak. Termoklinalatitudearen eta urtaroen arabera aldatzen da: tropikoetan iraunkorraizaten da, klima epeletan aldakorra (udan indartsuagoa) eta ahula edozenbaitetan ez da existitzen eskualde polarretan, non ura gainazaleanzein sakontasun handienean bezain hotza dagoen. Itsaso zabalean,abiadura sonikoaren gradiente negatiboa izateagatik bereizten da, urpekoguduan termoklina garrantzitsua eginez, sonare aktiboetan erreflexuaksor ditzakeenaren ondorioz. Urpean igeri egitean, Celsius gradu gutxidituen termoklina batean bi ur gorputzen artean egotea bezala sentidaiteke. Honek, urari beira opakoaren itxura ematen dio ur hotz edoberoaren zutabearen errefrakzio aztoratuaren ondorioz. Errefrakzio hau,basamortuko errepideetan aurki dezakegu aire beroa zoladura beltzarengainetik igotzen denean ispilatzeak sortuz.

Beste ur gorputz batzuk

Termoklinak ere, gainazaleko laku batzuetan aurki ditzakegu. Klimahotzenetan, inbertsio edo alderantzikatze izeneko gertakaria sustatzenda: • Udan, urik epelena, hain lodia ez dena, hotzenaren gaineankokatzen da. Ur hotza dentsoagoa da eta sakontasunean hondoratzen da.Bitartean, termoklina batek bi geruzak banatzen ditu. Egunean zehar urberoa eguzkiari ikusgai jartzen zaionez, sistema egonkor bat existitzenda eta ur epelak eta hotzak elkarrekin nahasten dira pixka bat.Egonkortasun honen emaitza bat, udan termoklinaren azpian gero etaoxigeno gutxiago dagoela da, ur honek ez dituelako inoiz nahasketarikjasotzen gainontzeko urekin. Negua hurbiltzen denean, gainazaleko urarentenperatura 4 °C-ra arte jaisten da, ura lodienen dagoen momentua da.Orokorrean, termoklinaren azpiko ura 4 °C-tan dago. Ur gorputz osoa4 °C-tan edo gertu dagoenean, “udazkeneko alderantzikatzea” hasten da,termoklina desagertu edo beste era batean esanda, gainazalera heltzen daeta laku hondoko ura gainazaleko urarekin askatasunez nahas daiteke.Prozesu hau, haizeak edota ura mugiarazten duen beste edozein prozesukeragin dezake. Efektu hau, ur Artiko eta Antartikoetan ere aurkidaiteke, gainazala mantenugaiez hornituz eta fitoplaktonaren algaefloreszentzia ekoiztuz, ekosistema hauek oso aberatsak eta bioanitzakeginez. Eremu hauetan tenperaturak jaisten jarraitzen badu, gainazalekoura izozten hasten da eta pixkanaka, lakua izotz geruza batez estaltzenda. Ur lodiena (a 4 °C) hondoan urperatzen denean eta ur arinena(izozteko puntura gerturatzen doan heinean) gainazalera iristen denean,termoklina berri bat garatuko da. Orduan, geruzatze berri bat ezartzenda “udaberriko alderantzikatzea” hasteko ura epeltzen den bitarteanbehintzat, izotz guztia urtu eta uraren gainazalak 4 °C erdiestendituenean izaten dela. Termoklinan uhinak sor daitezke eta honektermoklinaren sakontasuna areagotzea eragin dezake oszilazio puntu bakarbatetik neurtuz gero (normalean, seiche forman). Aldizka, uhinak fluxuzinduzituak izan daitezke goranzko hondo batean. Era honetan, denborarenpoderioz aldatzen ez den termoklinaren uhin bat sortzen da, baina bai,ordea, sakontasunean alda daitekeena fluxuaren barnean edo fluxuarenkontra mugituz.

Atmosfera

Termoklinaren perfil bertikalaren egitura oso fenomeno ezaguna da,gehienbat atmosfera baxuan, eguneko eguzki berotasun/hozte zikloarenefektuen eraginez. Adibidez, eguerdietan eguzki intsolazio baldintzahandiak daude eta lurreko gainazalaren tenperatura goiko baldintzakbaino altuagoa izaten da. Egoera hau, airearen tenperatura geruzatzeenekoizpenean gailentzen da, non tenperaturarik altuenak lurretik gertuizaten diren. Alderantziz, gau freskoenetan, airerik lodiena lurretikgertu kokatzen da termoklinari kontrako estiloa emanez. Fenomeno hau, 60hamarkadan kutsadura akustikoaren zelaian aplikatu zen hiritar autobideeta langa sonikoen diseinuetan lagunduz.

Erreferentziak

[1]

Ikus, gainera

Kanpo estekak