The Terror (telesaila)

The Terror (euskaraz: «Izua»), AEBetako telesail bat da, 2018ko martxoaren 25ean AMC telebista-katean. Dan Simmons estatubatuar idazlearen izen bereko eleberrian (2007) oinarritua dago, eta 1845-1847ko Sir John Franklinen Artikoko britainiar espedizio galduaren istorio fikzionatua kontatzen du, fantasiazko zenbait elementu gehituz. Lehenbiziko denboraldia Jared Harris, Tobias Menzies eta Ciarán Hinds aktoreek antzeztu zuten.

The Terror (telesaila)
Jatorria
IzenburuaThe Terror
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua2
Atalak20
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama, psychological thriller (en) Itzuli eta television series based on a novel (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaThe Terror (eleberria)
Antzezlea(k)
Jared Harris (Francis Crozier)
Tobias Menzies (James Fitzjames (en) Itzuli)
Ciarán Hinds (John Franklin)
Paul Ready (en) Itzuli (Harry Goodsir)



[[Kategoria:Paul Ready (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Bestelako lanak
MusikagileaMarcus Fjellström (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea AMC (telebista katea)
Hasiera-data2018ko martxoaren 26a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPag

amc.com…
IMDB: tt2708480 Allocine: 20354 Rottentomatoes: tv/the_terror Metacritic: tv/the-terror TV.com: shows/the-terror
Twitter: theterroramc Instagram: theterroramc Edit the value on Wikidata

Ridley Scott, Alexandra Milchan, Scott Lambert, David Zucker eta Guymon Casady ekoizleek ekoitzi zuten.

AMC kateak adierazi duenez, dagoeneko 2019rako 2. denboraldi baterako beste 10 atal berri egingo direla iragarri du, logikoki, beste istorio eta kokaleku batean girotuz, hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerrako Pazifikoko Gerran eta japoniar-estatubatuar komunitatean girotua.

Argumentua

1847, Britainiar Errege Itsas Armadako espedizio bat, HMS Terror eta HMS Erebus ontziez osatua, Artikora bidalia izan da, han Ipar-mendebaldeko Pasaia topatzeko helburuz. Baina bertaratzean, itsasontziek nahiz espediziokideek "Tuunbaq" delako harrapakari misteriotsu, odoltsu eta gupidagabearen erasoak jasango dituzte, bidaia bera izua eta biziraupen joko batean bilakatuz.

Iparmendebaleko pasabidea

Efektu bereziak

Elurretan eta izotzetan girotutako eszenak afektu berezi bidez sortu ziren, platoan grabatu ondoren. Horretarako erabili zen Ridley Scottek The Martian (2015) filmean planeta gorria irudikatzeko erabili zuen teknologia bera. [1]

Aktoreak

Atalak

DenboraldiaAtalaIzenburuaZuzendariaGidoilariaEstreinaldia
11"Hil Ala Bizi Joan"Edward BergerDavid Kagjanich2018ko martxoaren 25a
22"Odol"Edward BergerSoo Hugh2018ko martxoaren 26a
33"Eskailera"Sergio Mimica-GezzanGina Welch2018ko apirilaren 2a
44"Zigortua, Mutiko Bat Bezala"Edward BergerDavid Kajganich2018ko apirilaren 9a
55"Lehen Tiroa Irabazle, Mutilak"Sergio Mimica-GezzanJosh Parkinson2018ko apirilaren 16a
66"Errukia"Sergio Mimica-GezzanVinnie Wilhelm2018ko apirilaren 23a
77"Afari Izugarria"Tim MielantsAndres Fischer-Centeno2018ko apirilaren 30a
88"Terror Zelai Garbia"Tim MielantsDavid Kajganich2018ko maiatzaren 7a
99"C-a, C-a, C Irekia"Tim MielantsSoo Hugh2018ko maiatzaren 14a
1010"Joanak Gara"Tim MielantsDavid Kajganich2018ko maiatzaren 21a

Eleberria

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak