Totxo

Totxoa burdinazko edo altzairuzko lingotea da.[1] Burdinoletan zuzeneko metodoarekin lortzen zen: lehenik burdin minerala erreduzitzen zen labe apalean, eta gabiaren bidez kolpatzen gero, burdin masa (agoa) trinkotzeko eta zepa-zatiak kentzeko.[2] Zeharkako metodoarekin, berriz, lehenik arrabioa lortzen zen, minerala labe garaian urtuz; ondoren, metalak zeukan karbonoaren parte bat kentzen zitzaion fintze labean.[3]

Olagizona burdin totxoa lantzen.

Erreferentziak