Translatewiki.net

Translatewiki.net itzulpenak egiteko web-plataforma bat da, Mediawiki-ko Translate gehigarria erabiltzen duena. Horrela edozein testu mota itzultzeko erreminta boteretsu bihurtzen da Mediawiki.

 translatewiki.net
Jatorria
Sorrera-urtea2006
Behar dituExtension:Translate (en) Itzuli
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
Programazio-lengoaiaPHP
Irakur dezakePlataforma-anitz
Software motoreaMediaWiki
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License eta CC BY 3.0
Fikzioa
Erabiltzen duSemantic MediaWiki (en) Itzuli
Argumentu nagusiasoftware translation (en) Itzuli
Euskaraz
Euskaraz
translatewiki.net; documentación

Gaur egunean munduko 200 wiki handienen artean dago orrialde kopuruaren arabera,[1] 5.000 itzultzaile dauzka,[2] ia 90.000  testu-kateak  20 proiektu baino gehiagotan[3] hauek barne: MediaWiki, OpenStreetMap, Mifos, Life Entziklopedia, MantisBT, eta abar.

Ezaugarriak

Translatewiki.net eta bere motorraren (Tranlate gehiagarria) ezaugarri nagusia, wiki bat izatea da, horrela errazten da Webeko edozein erabiltzaileren ekarpena, sarrera-hesirik gabe edo gutxirekin.[4]  Itzulpenen kalitatea lortu nahi da, itzultzaileak hoberen egiten duena egiten du, itzuli, beste zereginetatik aske.

Itzulpenak eskuragarri daude berehala itzultzailearentzat, eta "sinkronizatuko dira arazorik gabe [software-]biltegiekin"[5] edo wiki orri itzulgaiekin itzultzailearen esku-hartzerik gabe. Kasurik onenean, MediaWiki Wikimedia proiektuetan, lokalizazio berriak online guneetara egun bateko epean etorriko dira.[6]

Itzulpen editoreak, itzulpenean laguntzeko hainbat ezaugarri eskaintzen ditu , hala nola, mezu-dokumentazioa, "testuinguru" gisa ere ezaguna, itzulpen-memoriaren eta itzulpen automatikoaren iradokizunak, berrikuspena itzulpenetan sintaxi-akats arruntak berriskustea, edo mezuen itzulpen-egoera.[6]

Semantic Mediawikiren adibide bat ere bada Translatewiki.Net.[7]

Historia

Translatewiki.Net Niklas Laxströmek[8] inplementatu zuen Mediawikiko hizkuntza guztietarako lokalizazio-plataforma moduan 2006ko uztaila aldera, Betawiki deitu zuten.[9]Itzulpenaz gain, garapena eta probak egiteko plataforma baten ezaugarriekin garatu zuen  Mediawikirako (Nukawiki 2005an), internazionalizazioko ezaugarriak hobetzeko asmoarekin.[10]

2007ko bukaera aldean Siebrand Mazeland elkartu zen web-orriaren administrazioan, gaur egungo domeinura eraman zena, translatewiki.net.

En abril de 2008, ya soportaba más de 100 idiomas para MediaWiki y 200 de sus extensiones, «por lo que es uno de los proyectos de software más traducidos hasta ahora», así como FreeCol. Desde entonces, siendo un proyecto de voluntariado independiente,[11][12]se ha reconocido como un actor importante en el éxito global de MediaWiki y los proyectos Wikimedia impulsados por ella, como Wikipedia, en más de 280 idiomas.[13]

2009an  Niklas Laxström-en Google Summer of Code-ko proiektu bati esker hobetu zuten.[14]2011an probak zuzentzeko funtzioak sartu zituzten. 2012an, haren itzulpen-memoriako motorea  Wikimediako proiektu guztietara hedatu zen Translate erabiliz.[15][16]

2013an, Translate plataformak erreforma garrantzitsu bat sufritu zuen "Translate User eXperience" proiektuan barruan , edo "TUX", «aldaketak nabigazioan, editorearen itxura, itzulpenaren gunea, iragazkiak, bilaketa, kolorea eta estiloa».

Formatu bateragarriak

Jarraian erakusten dira natiboki onartzen diren formatu batzuk . Formatu gehiago gehitu ahal dira pertsonalizazio motaren batekin.[17]

Erabilera nagusiak

Erreferentziak

  • Stadler, Claus; Lehmann, Jens; Höffner, Konrad; Auer, Sören (2012). «LinkedGeoData: A core for a web of spatial open data». Semantic Web (IOS Press) 3 (4). ISSN 1570-0844. doi:10.3233/SW-2011-0052.

Kanpo estekak