Txan fantasma

liburua

Txan fantasma Mariasun Landak idatzitako liburu bat da. Landak 1982an Lizardi Saria irabazi zuen "Txan fantasmaren etengabeko istorioa" ipuinarekin eta Egan aldizkarian argitaratu zen. 1984an, egilearen ibilbide literarioaren hastapenean, Elkar argitaletxeak argitaratu zuen Txan fantasma liburua.[1] 2011koa dugu azken argitalpena.

Txan fantasma
Datuak
IdazleaMariasun Landa
Argitaratze-data1984,1999,2011
GeneroaHaur eta Gazte Literatura
Jatorrizko izenburuaTxan fantasma
ArgitaletxeaElkar
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaKlis-klasikoak
FormatuaLiburua
Datu gehigarriak
Mariasun Landa, Txan fantasma liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Mariasun Landa eta XX. mendeko haur eta gazte literatura

Obra Euskal Haur eta Gazte Literatura modernoaren aitzindaritzat hartzen da, tematikan eta narrazio teknikan berrikuntza ekarri zuelako. Baina, batez ere, errealismo kritikoaren korrontea euskal literaturara ekarri zuen lehen idazlan nabarmenetariko bat izan zelako. Izan ere, eta euskal errealismo kritikoari dagokionez, Mariasun Landa dugu Euskal Haur eta Gazte Literaturako idazlerik garrantzitsuena.Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa;baliogabeko izenak, adib. gehiegi

Argumentua

Txan fantasma dugu ipuin honen kontalari, eta farola baten gainetik Karmentxuren istorioa kontatzen digu, bukaerako egoeratik hasita. Karmentxu umezurtz geratu eta izebaren etxera doa bizitzera. Baina bien arteko harremana ez da ona, bakardadea eta ulertezintasuna nagusitzen baitira. Egoera honi irtenbide bat eman nahian, neskatila animismoan eta irudimenean babesten da. Honen fruitua Txan fantasma da, Karmentxuren konplizea bihurtzen dena.[1]

Gaiak

Tematika psikologikoa ukitzen du idazleak, gaur egungo arazo eta errealitatean oinarrituz. Maitasun eza, bakardadea, asmaturiko laguna, helduen mundu ulertezina, harremanak, irudimena, animismoa eta laguntasuna dira liburuan agertzen diren gai nagusienak.

Estiloa

Ez da ohiko ipuina, haurrei zuzenduta egonagatik ere, ez da oso samurra, eta ez du mezu jakinik eman nahi. Idazkera garbia eta ulerterraza da; hizkuntza soila eta zuzena. Istorioan zehar umeen unibertsoko elementuak ageri dira, besteak beste, jostailuak, irudimena eta alaitasuna. [2] Hala ere, giro tristea nabari da ipuinean zehar, eta bukaera irekia izateak lehen irakurleentzako obra ez dela erakusten digu. [3]

Itzulpenak

Hizkuntza desberdinetan aurki dezakegu obra hau, besteak beste, katalanez, gaztelaniaz, grezieraz, galegoz, ingelesez eta esperantoz.

Edizio digitalak

2016an Galtzagorri elkarteak sortu zuen liburuaren app-a, liburuaren osagarri digitala, Android eta IOS sistemetarako[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak