Txetnik

Txetnikak (serbokroazieraz: Četnici, Четници, tʃɛ̂tniːtsi ahoskatua; eslovenieraz: Četniki) Jugoslaviako milizia armatu bat izan ziren, Bigarren Mundu Gerraren hasieran Ardatzeko Potentzien indar armatuen aurka erresistentzia eta gerrilla-guda aurrera eraman zuena, bereziki serbiar nazionalistek osatua. Gerra aurrera joan ahala, partisanoen erresistentzia-taldeen aurka ere jo zuten, antikomunistak ere baitziren. Azkenean, txetnik talde batzuk italiar faxista eta alemaniar naziekin kolaboratzera ere heldu ziren. Gerra ondoren, guztiz deseginda geratu zen milizia.

Txetnik
Motaerresistentziako mugimendua
Sorrera1942
Deuseztatzea1945
HerrialdeaJugoslaviako Erresuma
Gerrak eta guduak
Bigarren Mundu Gerra

Kanpo estekak


Artikulu hau Serbiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.